Iragarkia
158. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 14a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
297/2015 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez arautzen da azterketa bateratuak prestatzeko, balioztatzeko eta pilotajea egiteko prozedura, baita 2015-2016 ikasturtean zereginak estandarizatu eta banatzeko saioen antolaketa ere.
Martxoaren 19ko 22/2007 eta ekainaren 2ko 58/2008 foru dekretuen bidez ezarri ziren Nafarroan Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak hizkuntzak irakasteko ezartzen dituen curriculumak eta antolaketa.
Uztailaren 4ko 88/2007 eta irailaren 11ko 149/2008 foru aginduek ezartzen dutenez, maila horiek ziurtatzeko, berariazko proba bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da eta maila bakoitzerako aurreikusitako helburuak lortu direla bermatuko du. Gainera, hizkuntza bakoitzeko proba aldi berean aplikatuko da deialdi bakarrean, edo bikoitzean, behar izanez gero, ahozko adierazpenaren proba izan ezik, horretarako egutegi bat prestatuko baita.
Ebaluazio probak objektiboak, kalitatezkoak eta hizkuntza irakaskuntzen maila bakoitzari dagozkion zehaztapenen araberakoak izanen direla bermatzeko, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak proba horiek 2015-2016 ikasturterako prestatu eta balioztatzeko prozedura eta egutegia ezarri ditu.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren 8.c) artikuluan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleek 2015-2016 ikasturtean azterketa bateratuak prestatzeko, balioztatzeko eta pilotajea egiteko prozedura baimentzea, baita estandarizazio saioen antolaketa ere. Ebazpen honen 1. eranskinean jaso da.
2. Hizkuntza eskola ofizialetako hizkuntza departamentuei dagozkien zereginen banaketa baimentzea, ziurtatze probak presta ditzaten. Banaketa hori ebazpen honen 2. eranskinean jaso da.
3. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala izendatzea, hizkuntza eskola ofizialen azterketa bateratuak prestatu, balioztatu eta pilotajea egiteko prozesua koordina dezan, baita haiek zuzentzeko irizpideak estandarizatuko dituzten saioak koordina ditzan ere.
4. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera, Hizkuntza Eskolen eta Egiaztapenen Bulegora eta Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.
6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian (http://www.educacion.navarra.es/portal) argitaratzea.
Iruñean, 2015eko ekainaren 30ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
1. ERANSKINA
Hizkuntza eskola ofizialetako azterketa bateratuak prestatu, balioztatu eta pilotajea egiteko jarraibideak, baita haiek zuzentzeko irizpideak estandarizatuko dituzten saioak antolatzeko ere
Hiru eskoletako departamentuek hartzen dute parte hizkuntza eskola ofizialetako ziurtatze probak prestatzen, ondokoaren arabera:
I.–Zereginak prestatzea.
1. Oinarrizko probak.
Oinarrizko mailako ziurtagirirako, etengabeko ebaluazioaren prozesua gainditu beharko da deialdi arruntean, maiatzaren 28ko 78/2008 Foru Aginduan zehaztu bezala.
Departamentuko buruek aukeratuko dute nor den, maila horien irakaskuntzan sartua egoteagatik, proba prestatzeko irakasle egokiena hizkuntza bakoitzean; gainera, prestatze prozesua gainbegiratuko dute eta oniritzia emanen diete behin betiko probei; oinarrizko mailaren kasuan (A2), indarra duten zehaztapenei lotu beharko zaizkie.
2. Tarteko mailako ziurtatze probak.
Tarteko mailako ziurtagirirako, bukaerako proba berariazko bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da hizkuntza eskola guztientzat.
2.1. 2015-2016 ikasturtean, 2. eranskinean jasotako zereginen banaketari jarraituz, honako proba hauek prestatuko dira 2017ko ekaineko eta iraileko deialdietarako: tarteko mailako bi proba berri oso prestatuko dira alemanerako, euskararako, frantseserako eta italierarako, eta hiru proba oso ingeleserako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,
3. Maila aurreratuko probak.
3.1. Maila aurreratuko bigarren kurtsora igotzea. Maila aurreratuko bigarren kurtsoan sartzeko, etengabeko ebaluazio prozesua gainditu beharko du deialdi arruntean. Departamentuko buruek aukeratuko dute nor den, maila horien irakaskuntzan sartua egoteagatik, probak prestatzeko irakasle egokiena hizkuntza bakoitzean; gainera, prestatze prozesua gainbegiratuko dute eta azken oniritzia emanen diete probei.
3.2. Maila aurreratuko ziurtatze probak. Maila aurreratuko ziurtagirirako, bukaerako proba berariazko bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da Nafarroako hizkuntza eskola guztietan.
3.2.1. 2015-2016 ikasturtean hurrengo probak prestatuko dira 2017ko ekaineko eta iraileko deialdietarako, kontuan hartuta 2. eranskinean jasotako zereginen banaketa: maila aurreratuko (B2) bi proba berri oso prestatuko dira alemanerako, euskararako, frantseserako eta italierarako, eta hiru proba oso ingeleserako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,
4. C1 mailako probak.
C1 mailako ziurtagirirako, bukaerako proba berariazko bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da Nafarroako hizkuntza eskola guztietan.
4.1. 2015-2016 ikasturtean honako proba hauek prestatuko dira 2017ko ekaineko eta iraileko deialdietarako, 2. eranskinean jasotako zereginen banaketaren arabera: bi proba oso prestatuko dira alemanerako, euskararako eta frantseserako, eta hiru proba oso ingeleserako.
5. Ahozko adierazpen probetarako euskarriak. Euskarriak prestatuko dira ahozko adierazpen probetako zeregin bakoitzerako (sei bakarrizketa eta hiru interakzio), aleman, euskara, frantses eta ingeleseko tarteko mailarako, maila aurreraturako eta C1 mailarako, honela banatuta:
–Tarteko maila: NUHEO (Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala).
–Maila aurreratua: THEO (Tuterako Hizkuntza Eskola Ofiziala).
–C1 maila: IHEO.
Italierarako, IHEOk euskarri kopuru bera prestatuko du tarteko mailarako eta maila aurreraturako.
II.–Ziurtatze probak balioztatzea.
1. Probak balioztatzeko zereginek ziurtatze probak prestatzeko eta pilotajea egiteko prozesua garatu eta betetzen dela bermatzea dute xede, zereginak banatzeko irizpideei eta 2015-2016ko jarduketen egutegiari begira ezarritako funtzionamenduaren esparru amankomunean.
2. Beren eginkizunen artean ziurtatze mailak balioztatzen dituzten NUHEOko irakasleek bermatuko dute, zuzendaritza taldeak gainbegiratuta, Nafarroako hiru hizkuntza eskola ofizialek modu koordinatuan jarduten dutela ziurtatze probak prestatu eta pilotajea egiteko prozesuan; gainera, haiena da prozesu hori 2015-2016 ikasturteko jarduketa egutegiaren barrenean betetzeko erantzukizuna.
3. Probak prestatzeko prozedura eta egutegia:
3.1. Probak idatzi dituztenek prestatutako zereginak gainbegiratuko dituzte departamentuburuek, eta NUHEOko Ikasketa Burutzari emanen dizkiote, 2016ko otsailaren 29a baino lehen. Prestatutako itemen lehen aukeraketa eginen dute probak balioztatzeko ardura dutenek; horretarako, haien egokitasuna aztertuko dute, baita zereginak eta testuak indarra duten zehaztapenetara moldatzen ote diren ere. Alde horretatik akatsik atzematen bada, zuzentzeko eskatuko zaie prestatu dituztenei edo behar den eskolako departamentuko buruei.
3.2. Probak balioztatzeko ardura duten irakasleek pilotajeko itemak zuzendu eta Excel orri batean igorriko dituzte datuak Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, eta honek emaitzak analizatuko ditu, zailtasun eta diskriminazio indizeak aterako ditu eta txosten bat igorriko die balioztatzaileei, itemen portaera bertan azalduta. Lehen balioztatzea zehaztapenetan jasotzen diren alderdi formaletara bideratuko da, eta, proben pilotajea egin ondoren, bigarren balioztatzea eginen da, sakonago aztertuz, pilotajean nola funtzionatu duten aztertuta.
3.3. Pilotajearen xedeko itemak balioztatzeko, zailtasun koefizienteko zer irizpide eta tarte onartu behar den erabakiko da, hizkuntzaren beraren ezaugarriak kontuan hartuta.
3.4. Balioztatzaileek bileren eta hartzen diren erabakien edukiaren akta eginen dute. Akta horien kopia igorriko zaio Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, azken probekin batera.
3.5. Azken probak aurkeztea: aleman, euskara, frantses, ingeles eta italierako proba osoak Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari aurkeztuko zaizkio 2016ko martxoaren 22an. Geroko aldaketarik izan ez dadin, hizkuntza bakoitzeko balioztatzaileek eta hizkuntza eskola ofizialetako departamentuburuek elkarrekin aritu beharko dute probak gainbegiratzeko prozesuan, eta behar diren harremanak edo bilerak izanen dituzte, behin betiko bertsioa Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura igorri baino lehen.
3.6. Formatua: azken probek azala eta plika izan beharko dituzte; adierazpen idatziaren kasuan baino ez da beharrezkoa izanen.
3.7. Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak behin betiko bertsioak igorriko ditu eskola bakoitzaren helbidera, haiek jaso eta lehenbailehen.
III.–Proben pilotajeari buruzko alderdiak.
Proben fidagarritasun indizea eta beste ezaugarri psikometriko batzuk egiaztatzea izanen da pilotajearen helburua.
Prozesua jarraibide hauen araberakoa izanen da:
–Ahozko eta idatzizko ulermen proben pilotajea, ahozko eta idatzizko adierazpen proben pilotajearekin osatu daitekeena, bidezkotzat jotzen bada.
–Fidagarritasun handiena duten item eta probak hautatuko dira, pilotaje prozesuari ekiteko.
–NUHEOk koordinatuko du proben pilotaje prozesua Nafarroako edo beste autonomia erkidego batzuetako hizkuntza eskola ofizialetan. Horretarako, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren laguntza izanen du, zeinak lankidetzarako jarraibideak ezarriko baititu Araubide Bereziko Hizkuntzen Irakaskuntzen Ziurtapenerako Probak Prestatzeko Autonomien arteko Lankidetza Proiektuan parte hartzen duten erkidegoekin.
Gainera, NUHEOk pilotajearen xedeko itemak zuzenduko ditu, Hezkuntza Departamentuak ezarritako egutegiarekin bat. Excel orri batean igorriko zaizkio datuak Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura. Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak emaitzak analizatuko ditu, zailtasun eta diskriminazio indizeak aterako ditu eta txosten bat igorriko du, itemen portaera bertan azalduta.
Azkenik, zailtasun eta diskriminazio koefizienterako irizpide eta tarte onargarriak ezarriko dira, hizkuntzaren berezko ezaugarrien arabera.
IV.–Estandarizazio saioak.
1. NUHEOk koordinatuko du ziurtatze proben estandarizazioa, hark antolatu eta erraztuko baitie gela birtualerako sarbidea irakasle guztiei; gela horretan kokatuko dira irakasleek beren ikastetxean garatu beharreko jarduerak.
2. Hizkuntza eskola ofizialek ahozko eta idatzizko adierazpena estandarizatzeko saioa antolatuko dute ziurtatze amankomunei dagokien maila bakoitzean.
2.1. Idatzizko adierazpena estandarizatzeko saioa.
Batera jarriko da gela birtualean garatutakoa, eta ondoren adierazi bezala jokatuko da:
Irakasleek saio presentziala egin aurretik, denbora nahikoarekin eskuratuko dituzte estandarizazioaren xedeko probak.
Eskola bakoitzeko hizkuntza bakoitzeko departamentuko buruak koordinatuko du idatzizko probaren estandarizazioaren saio presentziala eta analisiaren xedeko laginen bilketa.
Ebaluatzaile guztiek ezagutu beharko dituzte kalifikatzeko irizpideak, baita aurreko ikasturteetan aztertutako lagin estandarizatuak ere.
Irakasleek banan-banan zuzenduko dituzte idazlanak, honako irizpide hauek aintzat hartuz:
–Lehen hurbilketa: testuaren formatua, luzera, antolaketa eta kaligrafia.
–Irakurketa azkarra: ulermen- eta eraginkortasun-maila orokorra baloratzea.
–Irakurketa geldoa: edukiaren garrantzia, gaiaren garapena, koherentzia eta kohesioa.
–Irakurketa zehatza: lexikoa eta sintaxia menderatzen dituen, akatsen errepikapena eta kantitatea, eta ortografia.
Irakasle bakoitzak bere puntuazioa eramanen du saiora, ez departamentuarena.
2.2. Ahozko adierazpena estandarizatzeko saioa.
Irakasleek baterako saio batean estandarizatuko du ahozko proba. Hartan, behin bakarrik entzun ondoren, irakasleek banaka puntuatuko dute ahozko adierazpena zuzentzeko irizpideetan ezarritako atal bakoitza. Zeregin hori bukaturik, bateratze lana eginen da, estandarizatzeko.
2.3. Azken kalifikazioa.
Bateratze-lana eginen da eta jarritako notak justifikatuko dira; kasua bada, nota horiek aldatuko dira, eta adostutako azken kalifikazioa aterako da.
Horretarako, bertaratutako bakoitzak idazlanari edo ahozko interbentzioari atal bakoitzean jarritako notak adieraziko ditu eta aldeak eztabaidatuko dira.
Jarritako puntuazio gehienetatik bi puntu baino gehiago aldentzen diren notak baztertuko dira. Azkenean, eta irakasleek puntuazioan egindako aldaketak onartu ondoren, azken kalifikazioa adostuko da. Hori moda, hots, gehien errepikatzen den puntuazioa (tarteko portzentajean edo portzentaje handi batean) edo batez besteko aritmetikoa izan daiteke.
3. Saioen akta eta haietan agertzea.
Saioetan agertzea nahitaezkoa da departamentuko kide guztientzat, salbu eskolako zuzendaritzan behar bezala justifikatutako kasuetan, eta dagokion departamentuko buruak gainbegiratuko du.
Estandarizazio saioak egin ondoren, bileren edukiari eta hartutako erabaki guztiei buruzko akta eginen da.
Akta horietan saioetan agertutakoen berri emanen da, eta kopia igorriko da Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura.
4. Estandarizazio saio hauetako parte-hartzea eskoletako prestakuntza planean sartzen ahalko da, eta eskolako prestakuntza instituzionaleko orduetan zenbatuko da; prestakuntza plan hori jarraibide hauen 1. eranskineko I. ataleko 2.5 puntuan eta 2. eranskineko III. ataleko 1.4 puntuan aipatzen da.
2. ERANSKINA
Zereginen banaketa, hizkuntza eskola ofizialetako ziurtatze probak prestatzeko
Ziurtatze probak prestatzeko eskolen koordinazioa bermatzearren, Hezkuntza Departamentuak zereginak esleitu dizkie eskolei, irizpide hauek kontuan hartuta:
–Eskola bakoitzean prest dauden idazlarien kopurua.
–Prestatu beharreko proben zatien kopurua.
–Zereginen zailtasun maila.
Hizkuntza eskola ofizialetako zuzendaritzek departamentuko buruei igorriko diete eskolen araberako zereginen banaketari buruzko informazioa, haiek zereginak idazlariei esleitzeko. Idazlariak elkarlan estuan ariko dira lan maila bakoitza balioztatzeko ardura duten irakasleekin.
2015-2016 ikasturtean, honela banatuko dira zereginak:
HIZKUNTZA | MAILA | ESKOLA ARDURADUNA |
ALEMANA | Tartekoa. Bi proba berri oso. 16 zeregin | IHEO/THEO |
Aurreratua. Bi proba berri oso. 16 zeregin | IHEO/THEO | |
C1. Bi proba berri oso. 14 zeregin | IHEO/THEO | |
EUSKARA | Tartekoa. Bi proba oso. 16 zeregin | IHEO/THEO |
Aurreratua. Bi proba oso. 16 zeregin | IHEO/THEO | |
C1. Bi proba oso. 14 zeregin | IHEO/THEO | |
FRANTSESA | Tartekoa. Bi proba oso. 16 zeregin | IHEO/THEO |
Aurreratua. Bi proba oso. 16 zeregin | IHEO/THEO | |
C1. Bi proba oso. 14 zeregin | IHEO/THEO | |
INGELESA | Tartekoa. Hiru proba oso. 24 zeregin | IHEO/THEO |
Aurreratua. Hiru proba oso. 24 zeregin | IHEO/THEO | |
C1. Hiru proba oso. 21 zeregin | IHEO/THEO | |
ITALIERA | Tartekoa. Bi proba oso. 16 zeregin | IHEO |
Aurreratua. Bi proba oso. 16 zeregin |
2015-2016 IKASTURTERAKO KRONOGRAMA | |||
Hiruhilekoa | Zeregina | Data | Arduraduna |
1.a | 2016ko probak egokitu, editatu eta pilotajea egitea | 2015eko irailetik 2016ko martxora | NUHEO |
2.a | 2017ko zereginak NUHEOri aurkeztea | 2016ko otsailaren 29a | IHEO/THEO |
2016ko probak hizkuntza eskola ofizialei aurkeztea | 2016ko martxoaren 22a | NUHEO | |
3.a | 2017ko probak egokitu, editatu eta pilotajea egitea | 2016ko martxotik 2017ko martxora | NUHEO |
I.–Alemana.
ZEREGINEN BANAKETA | |
TM | 16 |
MA2 | 16 |
C1 | 14 |
GUZTIRA | 46 |
IRUÑEKO HEO | TUTERAKO HEO | GUZTIRA | |
ALEMANA TM | |||
Portzentajea | 78 | 22 | 100 |
Idatz. adieraz. | 3 | 1 | 4 |
Idatz. ulerm. | 4 | 2 | 6 |
Ahozk. ulerm. | 4 | 2 | 6 |
Zereginak, guztira | 11 | 5 | 16 |
ALEMANA MA2 | |||
Portzentajea | 78 | 22 | 100 |
Idatz. adieraz. | 3 | 1 | 4 |
Idatz. ulerm. | 5 | 1 | 6 |
Ahozk. ulerm. | 5 | 1 | 6 |
Zereginak, guztira | 13 | 3 | 16 |
ALEMANA C1 | |||
Portzentajea | 78 | 22 | 100 |
Idatz. adieraz. | 3 | 1 | 4 |
Idatz. ulerm. | 4 | 2 | 6 |
Ahozk. ulerm. | 5 | 1 | 4 |
Zereginak, guztira | 12 | 4 | 14 |
IRUÑEKO HEO | TUTERAKO HEO | |
TM | 11 | 5 |
MA2 | 13 | 3 |
C1 | 12 | 4 |
GUZTIRA/ESKOLA | 36 | 12 |
NI | 2 PROBA |
Tarteko mailako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran | |
MA | 2 PROBA |
Tarteko mailako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran | |
C1 | 2 PROBA |
C1 mailako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran | |
AHOZKO PROBARAKO EUSKARRIAK | |
Sei bakarrizketa eta hiru interakzio prestatzea maila bakoitzerako. Eskola guztiak | |
II.–Euskara.
ZEREGINEN BANAKETA | |
TM | 16 |
MA2 | 16 |
C1 | 14 |
GUZTIRA | 46 |
IRUÑEKO HEO | TUTERAKO HEO | GUZTIRA | |
EUSKARA TM | |||
Portzentajea | 91 | 9 | 100 |
Idatz. adieraz. | 3 | 1 | 4 |
Idatz. ulerm. | 6 | 0 | 6 |
Ahozk. ulerm. | 5 | 1 | 6 |
Zereginak, guztira | 14 | 2 | 16 |
EUSKARA MA2 | |||
Portzentajea | 91 | 9 | 100 |
Idatz. adieraz. | 3 | 1 | 4 |
Idatz. ulerm. | 6 | 0 | 6 |
Ahozk. ulerm. | 5 | 1 | 6 |
Zereginak, guztira | 14 | 2 | 16 |
EUSKARA C1 | |||
Portzentajea | 91 | 9 | 100 |
Idatz. adieraz. | 4 | 0 | 4 |
Idatz. ulerm. | 5 | 1 | 6 |
Ahozk. ulerm. | 4 | 0 | 4 |
Zereginak, guztira | 13 | 1 | 14 |
IRUÑEKO HEO | TUTERAKO HEO | |
TM | 14 | 2 |
MA2 | 14 | 2 |
C1 | 13 | 1 |
GUZTIRA/ESKOLA | 41 | 5 |
NI | 2 PROBA |
Tarteko mailako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran | |
NA | 2 PROBA |
Tarteko mailako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran | |
C1 | 2 PROBA |
Tarteko mailako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran | |
AHOZKO PROBARAKO EUSKARRIAK | |
Sei bakarrizketa eta hiru interakzio prestatzea maila bakoitzerako. Eskola guztiak | |
III.–Frantsesa.
ZEREGINEN BANAKETA | |
TM | 16 |
MA2 | 16 |
C1 | 14 |
GUZTIRA | 46 |
IRUÑEKO HEO | TUTERAKO HEO | GUZTIRA | |
FRANTSESA TM | |||
Portzentajea | 75 | 25 | 100 |
Idatz. adieraz. | 3 | 1 | 4 |
Idatz. ulerm. | 4 | 2 | 6 |
Ahozk. ulerm. | 5 | 1 | 6 |
Zereginak, guztira | 12 | 4 | 16 |
FRANTSESA MA2 | |||
Portzentajea | 75 | 25 | 100 |
Idatz. adieraz. | 3 | 1 | 4 |
Idatz. ulerm. | 5 | 1 | 6 |
Ahozk. ulerm. | 4 | 2 | 6 |
Zereginak, guztira | 12 | 4 | 16 |
FRANTSESA C1 | |||
Portzentajea | 75 | 25 | 100 |
Idatz. adieraz. | 4 | 0 | 4 |
Idatz. ulerm. | 4 | 2 | 6 |
Ahozk. ulerm. | 3 | 1 | 4 |
Zereginak, guztira | 11 | 3 | 14 |
IRUÑEKO HEO | TUTERAKO HEO | |
TM | 12 | 4 |
MA2 | 12 | 4 |
C1 | 11 | 3 |
GUZTIRA/ESKOLA | 35 | 11 |
NI | 3 PROBA |
Tarteko mailako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran | |
NA | 3 PROBA |
Maila aurreratuko 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran | |
C1 | 3 PROBA |
C1 mailako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran | |
AHOZKO PROBARAKO EUSKARRIAK | |
Sei bakarrizketa eta hiru interakzio prestatzea maila bakoitzerako. Eskola guztiak | |
IV.–Ingelesa.
ZEREGINEN BANAKETA | |
TM | 24 |
MA2 | 24 |
C1 | 21 |
GUZTIRA | 69 |
IRUÑEKO HEO | TUTERAKO HEO | GUZTIRA | |
INGELESA TM | |||
Portzentajea | 69 | 31 | 100 |
Idatz. adieraz. | 4 | 2 | 6 |
Idatz. ulerm. | 6 | 3 | 9 |
Ahozk. ulerm. | 6 | 3 | 9 |
Zereginak, guztira | 16 | 8 | 24 |
INGELESA MA2 | |||
Portzentajea | 69 | 31 | 100 |
Idatz. adieraz. | 4 | 2 | 6 |
Idatz. ulerm. | 6 | 3 | 9 |
Ahozk. ulerm. | 7 | 2 | 9 |
Zereginak, guztira | 17 | 7 | 24 |
FRANTSESA C1 | |||
Portzentajea | 69 | 31 | 100 |
Idatz. adieraz. | 4 | 2 | 6 |
Idatz. ulerm. | 6 | 3 | 9 |
Ahozk. ulerm. | 4 | 2 | 6 |
Zereginak, guztira | 14 | 7 | 21 |
IRUÑEKO HEO | TUTERAKO HEO | |
TM | 16 | 8 |
MA2 | 16 | 8 |
C1 | 14 | 7 |
GUZTIRA/ESKOLA | 47 | 22 |
TM | 4 PROBA |
Tarteko mailako 3 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran | |
NA | 3 PROBA |
Maila aurreratuko 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran | |
C1 | 3 PROBA |
C1 mailako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran | |
AHOZKO PROBARAKO EUSKARRIAK | |
Sei bakarrizketa eta hiru interakzio prestatzea maila bakoitzerako. Eskola guztiak | |
Iragarkiaren kodea: F1509938
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
