157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalak, 2015eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aipatu aldaketa. Iragarki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik jendaurrean egoteko 30 egun balioduneko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, Osoko Bilkurak, 2015eko abuztuaren 4an, behin betiko onetsi du aldaketa. Haren testu osoa ondotik ematen da:

Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren II. eranskineko eskabideen aurkezpenari buruzko ataleko b) puntua honela idatzita geratuko da:

“Ekitaldiko urriaren 1etik azaroaren 30 arte aurkezten ahal dira eskaerak; aldiz, aurreko ekitaldiko uztailaren 1etik abian den ekitaldiko ekainaren 30a arteko epealdiari dagokio diru-laguntza”.

Irurtzunen, 2015eko abuztuaren 6an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1511292