157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Eskumenak lehen alkateordearen esku uztea

Irurtzungo Udaleko alkate udalburu Aitor Larraza Carrerak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:

Kontuan harturik urteko oporrak direla-eta herritik kanpo egonen naizela 2015eko abuztuaren 28tik irailaren 20ra, biak barne.

Kontuan harturik esleiturik ditudan eskumenak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.3) artikuluaren bidez eskumenen gaineko eskuordetzeari buruzko abenduaren 16ko 57/2005 Legeak emandako idazketan.

Kontuan harturik ezen, Toki Entitateen Antolaketaren Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44., 46. eta 47. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bidezkoa dela Udaleko lehen alkateordearen esku uztea legez dagozkidan eskumen eta eginkizunak.

Ebatzi dut:

Udaleko lehen alkateorde Eduardo Murugarren Francésen esku uztea alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumen eta eskudantziak, 2015eko abuztuaren 28tik irailaren 20ra, biak barne.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Irurtzunen, 2015eko abuztuaren 3an.–Alkate udalburua, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1511258