157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Alkatetza bertze baten esku uztea

Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2015eko abuztuaren 6an. Hona testu osoa:

“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Funesko udal mugapetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Miguel Ángel Los Arcos Díaz eskuordetzea, Alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, aurtengo abuztuaren 21etik 24ra, biak barne, eginkizunak berriz ere bere gain hartuko baditu ere aldizka agertuz gero edo lehenago itzuliz gero.

Bigarrena.–Eskuordetza hau lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Eskuordetza honen berri ematea Osoko Bilkurari, lehen aldiz biltzen denean.

Laugarrena.–Eskuordetza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Funesen, 2015eko abuztuaren 6an.–Alkatea, Ignacio F. Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1511285