157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Datu pertsonalen fitxategiak sortzea

Ziraukiko Udaleko alkateak, 2015eko abuztuaren 3ko 47/2015 Ebazpenaren bidez, onetsi zuen datu pertsonalen fitxategia sortzea, DBLOk bere 20. artikuluan xedatuaren arabera. Horrek ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, “Estatuko Aldizkari Ofizialean” edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak diren zehaztuz.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Horrekin bat, honakoa ebatzi dut:

1.–Ondotik zehazten den fitxategia sortzeko onespena ematea, eranskinean azaltzen diren zehaztapenekin.

2.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedapena eta harekin batean doan eranskina.

3.–Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzea ebazpen honen lehen, bigarren eta hirugarren puntuetan agertzen diren fitxategien erregulazioa.

ERANSKINA

–Fitxategiaren izena: Ziraukiko Prestakuntza eta Aisialdirako Zentroa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Ziraukiko Prestakuntza eta Aisialdirako Zentroaren instalazioetan espazioak eta materialak eskatzen dituzten pertsonak kontrolatzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskaera idatziz egitearekin batera.

Norbanako edo talde ukituak: erabiltzaileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

Datu ekonomikoak: bat ere ez.

Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatu gabea.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Ziraukiko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ziraukiko Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Ziraukin, 2015eko abuztuaren 3an.–Alkatea, Victoriano Goldáraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1511264