157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

Udalkideen bilkura-sariak

Cintruenigoko Udalak, 2015eko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabakia hartu zuen:

“Udalburutzak proposamena egin du, Udalbatzako kideek beren karguan erabateko dedikazioan edo dedikazio partzialean aritzeagatik eta bilkuretara egiazki joategatik jaso beharreko ordainsarien gainean.

Kontuan harturik espediente bat dagoela erabaki horrek sorrarazten duen gastua fiskalizatzeko, eta ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75., 75.bis eta 75.ter artikuluen edukia.

Ikusirik Barne Araubideko Informazio Batzordearen 2015eko uztailaren 21eko irizpena.

Honako hau erabaki da:

1. Zinegotziak organo kolegiatuen bilkuretara egiazki joateko, bilkura-sari hau onestea:

–80 euro, osoko bilkura arrunt bakoitzera joateagatik

–20 euro, Tokiko Gobernu Batzarraren bilkura bakoitzera joateagatik

–20 euro Informazio Batzordearen bilkura bakoitzera joateagatik

Hiru kontzeptu horien baturagatik 2015eko uztailaren 17tik abenduaren 31ra bitartean udalkide bakoitzak jaso beharreko gehieneko zenbatekoa 750 euro izanen da.

Erabakiaren puntu horrek 2015eko abuztuaren 6an hartuko du indarra.

2. Alkatetzaren kargua zein organo kolegiatuen bilkuretara egiazki joateagatik ordaintzeko ezarri diru-kopuruak urtero berrikusiko dira, Udalaren zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean.

3. Udalkideei karguan aritzeagatik izandako egiazko gastuen kalte-ordainak ordaintzea; aitzinetik, justifikatu eta baimendu beharko dira.

4. Ordainsariak eta bilkura-sariak ezartzeko Cintruenigoko Udalak 2013ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran hartutako erabakia indarrik gabe uztea.

5. Erabaki hau Alkatetzari, udal taldeei eta Kontu-hartzailetzari jakinaraztea, eta espedientera gehitzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitate honen iragarki oholean argitaratzea.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cintruenigon, 2015eko abuztuaren 6an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1511379