157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Egiturazko aldaketa Udal Planean, zereal kooperatiba handitzeko Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2015eko uztailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen egiturazko aldaketa Udal Planean, zereal kooperatibak aurkeztua, bere instalazioak handitu ahal izateko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 71. eta 72. artikuluen indarrez, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, udal bulegoetan dagoen espedientea aztertu ondoren komenigarritzat jotzen diren alegazioak edo kexak aurkez daitezen.

Kasedan, 2015eko abuztuaren 3an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1511244