157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Alkatearen ordainsariak eta zinegotzien dietak

Berbintzanako Udalak, 2015eko uztailaren 16an egin osoko bilkura arruntean, ondotik ematen diren erabakiak hartu zituen:

Lehenbizikoa.–Alkatetzaren dedikazio partziala (%50), astean 20 ordutan lan egitea dakarrena, onestea. Lanorduak zerbitzuaren beharrizanen arabera banatuko dira, baina alkatea bulegoan egonen da astelehen, asteazken eta ostiraletan 9:30etik 13:30era bitartean, ohiko beharrizanei erantzun ahal izateko. Gainerako lanorduak bertaratu gabekotzat jotzen dira, eta bilkurak eta antzekoak direla-eta sortzen diren beharrizanen arabera banatuko dira.

Bigarrena.–Alkatearendako hamahiru mila eta berrehun (13.200) euroko urteko ordainsari gordina onestea, hamabi soldataren artean ordaindu beharrekoa.

Ordainsari horrek 2015eko uztailaren 1etik aitzina izanen ditu ondorioak.

Hirugarrena.–Zinegotziendako dietak onestea: 500 euro gordin urtean. Hala ere, osoko bilkuren %75era joan beharko dute, gutxienez, dirua justifikatu gabeko ez-bertaratzeen ehunekoaren arabera deskontatuko dela.

Ordainsari horrek 2015eko ekainaren 13tik aitzina izanen ditu ondorioak.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitaratuko da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Berbintzanan, 2015eko uztailaren 21ean.–Alkate udalburua, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1511232