157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Informazio Batzordeetako burutzak eskuordetzea

Datako egunean, Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du:

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan xedatua, alkateari baimena ematen diona bere eskudantzien erabilera bertze baten esku uzteko.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. artikuluaren edukia, alkateari baimena ematen diona informazio batzorde guztietako egiazko burutza Udalbatzako edozein kideren esku uzteko, batzordeak berak proposaturik eta haren barrenean hautaketa egin ondoan.

Ikusirik 2015eko abuztuaren 4an egindako informazio batzordeetan Antsoaingo Udalean eraturiko informazio batzordeetako burutzak noren esku utzi behar diren, proposamenak egin zaizkiola Alkatetzari.

Ebatzi dut:

1. Antsoaingo Udaleko informazio batzordeek abuztuaren 4an egindako bilkuretan onetsirik, haien burutzak noren esku utzi behar diren, informazio batzorde bakoitzak egindako proposamenak onartzea, bakoitzean egindako hautapenaren ondoan.

2. Informazio batzordeetako egiazko burutza ondotik ematen diren zinegotzien esku uztea:

–Herritarren Parte-hartzerako Batzordea: Aritz Ayesa Blanco.

–Kirol Instalazioak eta Udako Igerilekuak Aztertu eta Kudeatzeko Batzorde Berezia: Patxi Xabier Goñi Martínez.

–Hizkuntza-profilen Jarraipenerako Batzordea: Aritz Ayesa Blanco.

–Gazteria eta Kirol Batzordea: Aritz Ayesa Blanco.

–Ogasun, Ondare eta Hirigintza Batzordea: Ana Cristina Sada Urabayen.

–Kontuen Batzorde Berezia: Jesús María Esteban Lainezen esku.

–Gizarte Gaietarako eta Bizikidetzarako Batzordea: Patricia Elena abad Encinas.

–Kultura, Hezkuntza eta Festa Batzordea: Marta Díez Napal.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Osoko Bilkurari ebazpenaren berri ematea egiten duen hurrengo bilkuran".

Antsoainen, 2015eko abuztuaren 5ean.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1511269