157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

328/2015 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Tafallako Garcés de los Fayos ikastolari baimena ematen diona unitate kopurua handitzeko eta instalazioak aldatzeko.

Ikusirik eskaera honen ondorioz instruitutako espedientea: Tafallako Garcés de los Fayos ikastolaren helbidea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hezkuntza etapan aldatzeko, bai eta etapa horren unitate kopurua ere (orain 4 ditu baimenduak, eta beste 4 nahi ditu -8 guztira-). Ignacio Sota Virto jaunak aurkeztu zuen eskaera, “Garcés de los Fayos Sociedad Cooperativa Limitada” hezkuntza elkartearen izenean, Tafallako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako “Garcés de los Fayos Ikastola” ikastetxe pribatuaren titularra baita.

Ikusirik Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak horren alde emandako txostena, non azaltzen baita ikastetxeak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza kokatzeko dituen instalazio berriak egokiak direla.

Kontuan harturik Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak ezarritakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Tafallako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako “Garcés de los Fayos Ikastola” ikastetxe pribatuari (ikastetxearen kodea: 31007550) baimena ematen zaio Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza lekualdatzeko 2015-2016 ikasturtetik aurrera. Egoitza berria Tafallako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko AR-2 banaketa eremuko 32. poligonoko 692. udal lurzatian dago, eta 8 unitate izanen ditu (gaur egun 4 ditu etapa horretan).

2. Ikastetxeak une horretan izanen duen edukiera:

a) Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 3 unitate eta gehienez 75 ikaspostu, La Plana kaleko 1ean.

b) Lehen Hezkuntza: 6 unitate eta gehienez 150 ikaspostu, La Plana kaleko 1ean.

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate eta gehienez 240 ikaspostu, Tafallako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko AR-2 banaketa eremuko 32. poligonoko 692. udal lurzatian duen egoitzan.

3. Ikastetxeak aldi baterako baimena izaten jarraituko du zenbait unitatetarako Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Lehen Hezkuntzan, baimenak eman zituen ebazpenetan ezarritako baldintza beretan. Baliorik gabe uzten da ikastetxeak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat izateko zuen aldi baterako baimena.

4. Ikastetxeak itundurik dauzkanez Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak, ebazpen honen bidez baimentzen diren unitate berriak abian jartzeko, bete egin beharko da itunei buruzko legediak horretaz xedatutakoa.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari igortzea. Orobat, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Obren Atalari eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari, eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2015eko ekainaren 29an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: F1509940