157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

489E/2015 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez ofizioz aldatzen da Lizarrako udal mugapean ardogintzako sazpiproduktuak lortzeko instalazio baten Ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Agralco S. Coop. da.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren uztailaren 16ko 1503/2009 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 1187/2012 Ebazpenaren bidez aldatua, mahats-hazietatik olioa ateratzeko lerro bat ezarri nahi zela eta.

2015eko apirilaren 27an, enpresak erantzukizuneko aitorpena aurkeztu zuen, mahats-hazietatik olioa ateratzeko lerroa abiarazteari buruzkoa.

Aitorpen horrekin batean aurkeztutako agiri teknikoak berrikusirik, ikusi da badirela aldakuntza batzuk azkenerako gauzatu den instalazioan, eta, horrenbestez, instalazioaren aldaketa baimentzeko ebazpenean ezarritako funtzionamendurako baldintza batzuk kanbiatu behar dira, eta Ingurumen baimen integratuan sartu.

Kasu honetan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direla iritzi da, eta, horrenbestez, bidezko da Ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat, eta ez da bidezkotzat jo aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.

Horregatik guztiagatik, eta uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz, dekretu horren bidez Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren esku utzi baitziren indarreko araudiak ingurumena babesteko esku-hartzearen arloan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari esleitutako eskumen administratibo batzuen titulartasuna eta erabilera,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Lizarrako udal mugapean ardogintzako azpiproduktuak lortzeko instalazio baten Ingurumen baimen integratua aldatzea ofizioz. Instalazioaren titularra Agralco S. Coop. da. Aldaketak ebazpen honen eranskinean zehazten dira, eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak uztailaren 16ean emandako 1503/2009 Ebazpenaren eranskinetan ezarritako funtzionamendu-baldintzei dagozkie. Ebazpen horren bidez, Ingurumen baimen integratua eman zitzaion instalazioari.

Bigarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berarekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen IV. tituluan jasotakoak, galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikatzekoa izaten segituko baitu, eta, horren osagarri, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete haren aurka, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea gralco S. Coop. Lda.ri, Lizarrako Udalari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko uztailaren 2an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan, eta Nafarroako Gobernuaren web atarian, hain zuzen ere Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren sailean, “Ingurumen baimenak” izeneko kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F1509981