157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

29/2015 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez onesten da Peña Blanca II parke eolikoari buruzko udalez gaindiko balorazio ponentzia partziala.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 12ko 7/2015 Ebazpenaren bitartez erabaki zen Batzorde Mistoa sortzea Peña Blanca II parke eolikoari buruzko udalez gaindiko balorazio ponentzia partziala berrikusteko.

2015eko uztailaren 2an egindako bilkuran, Batzorde Mistoak udalez gaindiko balorazio ponentzia partzialaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Peña Blanca II parke eolikoari buruzko udalez gaindiko balorazio ponentzia partziala onestea, Batzorde Mistoak 2015eko uztailaren 2ko bilkuran egindako proposamen loteslearekin bat.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta udalez gaindiko balorazio ponentzia partzialaren eduki osoa udal interesdunen bulegoetan jartzea jendaurrean hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea Tafallako eta Leozko udaletara, eta interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko uztailaren 3an.–Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.

Iragarkiaren kodea: F1510001