157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

124/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 12koa, Eva García Balaguer andrea Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.2 artikuluak xedatzen du zuzendari nagusiak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatuko direla, departamentuko kontseilari titularrak proposaturik.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abuztuaren 12ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Eva García Balaguer andrea Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1511557