157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

113/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 12koa, Joseba Mikel Arregui Pérez jauna Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena; institutua Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuari atxikita dago.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 108.3 artikuluari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio, foru dekretu bidez, eta erakundea atxikia duen departamentuko kontseilariak proposaturik, erakunde publikoetako zuzendari kudeatzaileak izendatzea.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 10.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko du zuzendari kudeatzailea, institutua atxikia dagoen departamentuko kontseilariak proposaturik; estatutuak erakunde autonomo hori eratu zuen irailaren 10eko 183/2007 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abuztuaren 12an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Joseba Mikel Pérez Arregui jauna Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatzea; institutua Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuari atxikita dago.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1511551