157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

101/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 12koa, Eradio Ezpeleta Iturralde jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuen 18.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko duela bertako zuzendari kudeatzailea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik; aipamen hori Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari dagokiola ulertu behar da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zuen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 22an emandako 8/2015 Foru Dekretuaren lehendabiziko xedapen gehigarriarekin bat.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abuztuaren 12ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Eradio Ezpeleta Iturralde jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1511545