157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

100/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 12koa, Gerardo Goñi Ilundáin jauna, Foruzaingoko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 27. artikuluan xedatzen denez, Foruzaingoko buruaren izendapena eta kargu uztea Nafarroako Gobernuari dagozkio, kontseilari eskudunak proposaturik, eta aipatutako egintzak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira, foru lege horren 26.1 artikuluari jarraikiz.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abuztuaren 12ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Gerardo Goñi Ilundáin jauna, Foruzaingoko burua, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Foruzaingora, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira, Barne Zuzendaritza Nagusira eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1511546