157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

83/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 12koa, Prudencio Induráin Larraya jauna, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 108.3 artikuluak xedatzen du zuzendari kudeatzaileak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez libreki izendatu eta kargutik kenduko direla, erakunde autonomoa atxikia duen departamentuko kontseilari titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abuztuaren 12an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Prudencio Induráin Larraya jauna, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Herritarrekiko eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1511512