157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

75/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 12koa, Luis Gabilondo Pujol jauna, Osasun Departamentuko Ikerketa, Berrikuntza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea xedatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, kasuan kasuko kontseilariak proposaturik.

Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abuztuaren 12an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Luis Gabilondo Pujol jauna, Osasun Departamentuko Ikerketa, Berrikuntza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1511506