157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

73/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 12koa, Javier Lacarra Albizu jauna Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23.2 artikuluak xedatzen du idazkari tekniko nagusiak Nafarroako Gobernuaren dekretu bidez izendatu eta kargutik kenduko direla, departamentuko kontseilari titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abuztuaren 12an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Javier Lacarra Albizu jauna Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusi izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Teknikora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 12an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1511510