157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Ediktua. Familia. Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 547/2014 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

78/15 epaia.

Epaile magistratua: Ángel Manuel de Pedro Tomás.

Barruti judiziala: Tutera.

Eguna: 2015eko uztailaren 14a.

Alderdi demandatzailea: Asmae Bouanani andrea.

Prokuradorea: María José Ayala Lázaro andrea.

Abokatua: Socorro Díez Ochoa andrea.

Alderdi demandatua: Alí Boukharoua jauna.

Auzi-ihesean.

Judizioaren gaia: adostasun gabeko dibortzioa.

Xedapen zatia:

Asmae Bouanani eta Alí Boukharoua senar-emazteen dibortzioa dekretatzen da, Kode Zibilean aurreikusitako ex lege ondorioekin. Ezkontza bidezko lotura deseginen da epaia irmo bihurtzen denetik.

Amari, Asmae Bouanani andreari, ematen zaizkio Zainab Boukharoua alabaren zaintza eta jagoletza, eta aitak nahiz amak izanen dute guraso ahala.

Alabaren mantenurako pentsioa hirurehun eta berrogeita hamar euro (350 euro) izanen da hilean, alabaren alde, eta Alí Boukharoua jaunaren kargura izanen da. Amak horretarako adierazten duen kontu korrontean ordaindu beharko du aitak hileko aurreratuetan, hil bakoitzaren lehenbiziko bost egunetan; INEk edo hura ordezten duen erakundeak argitaratzen duen KPIaren arabera eguneratuko da.

Bien seme-alaben aparteko gastuak, aitak eta amak ordaindu beharko dituzte erdi bana.

Ez da bisita araubiderik ezartzen Alí Boukharoua jaunarentzat.

Ez da kostuetarako kondenarik ezartzen.

Jakinaraz bekie alderdiei legean aurreikusitako moduan, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 265. eta 266. artikuluekin bat.

Epai honek ez du gauza epaituaren ondoriorik sortzen, eta haren aurka, aurretik legezko gordailua eginda, apelazio-errekurtsoa jar daiteke jakinarazpenaren ondoko hogei egun balioduneko epean, idazkia garaiz eta behar den moduan aurkeztuz epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Ángel Manuel de Pedro Tomás jaunak, Tuterako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko epaileak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua

Eta Alí Boukharouari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2015eko uztailaren 17an.–Idazkari judiziala, Miriam Pelet Lagraba.

Iragarkiaren kodea: J1510463