157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua
Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 77/2015 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzteengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 77/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Logisebro 2012, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten dut 2015eko urriaren 14ko 12:00ean ager dadin. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko uztailaren 20an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1510521