157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 479/2015 hitzezko judizioa
(etxegabetzea, ez ordaintzeagatik, 250-1-1)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, etxegabetzeagatik eta diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Erabaki dut: Amaitutzat jotzea Miguel Ángel Lizarraga Navarlazek Larisa Doroten eta Constantin Nimitanen kontra sustatutako etxegabetze epaiketa, Antsoaingo Nafarroako Foruen karrikako 4ko 4.a B-an dagoen finkaren gainean.

Alderdi demandatua kondenatzea prozesuko kostuak ordaintzera.

Ohartarazten da prozedura honetan zor ziren errenta edo zenbatekoak erreklamatu direla, 4.000 euro hain zuzen, gehi demandaren ondoren sorrarazitako errentak, finka egiaz berreskuratu arte, hau da, 400 euro hilabetean. Ohartarazten da gerora aurkezten den demanda betearazlean aintzat hartzeko eta egoera hori kontuan har dadin betearazpena abiatzerakoan.

Ebazpen honen aurka berrikuspen-errekurtsoa jar daiteke bost eguneko epean.

Eta Larisa Doroti eta Constantin Nimitani jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko uztailaren 17an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1510485