157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 604/2015 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

000036/2015 epaia.

Agoitzen, 2015eko maiatzaren 8an.

Nik, Andrea Torroba Ezcurrak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaileak, 604/2015 falta-judizioko autoak aztertu ditut. Horietan alderdi gisa aritu dira Fiskaltza, Sonia Arregui Mariezcurrena salatzaile gisa, eta Jhonny Alexander Ramírez Vásquez salatu gisa. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenez baliatuta, ondoko epaia eman dut Erregearen izenean.

Epaitza: Jhonny Alexander Ramírez Vásquez kondenatzen dut, Zara dendan izandako ebasketa-falta baten egilea den aldetik, hilabeteko isuna ordaintzera, egunero sei euroko kuota. Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, bi eguneko kuota ordaintzen ez den bakoitzeko egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Prozesuko kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honetan bost eguneko epean, jakinarazten denetik aitzina. Errekurtsoa Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatziko du.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Jhonny Alexander Ramírez Vásquezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Agoitzen, 2015eko uztailaren 14an.–Idazkari judiziala, María Teresa Gurruchaga Zabala.

Iragarkiaren kodea: J1510466