157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Datu pertsonalen fitxategiak sortzea, aldatzea eta kentzea

Urraulbeitiko Udalak, 2015eko ekainaren 24an egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta deuseztatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsiak, indarra hartzeak berritasun batzuk sartu ditu, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen du fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Esleituriko eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, aho batez erabaki da:

Lehenbizikoa.–Urraulbeitiko Udaleko fitxategiak osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskinekoak dira.

Bigarrena.–Osoko bilkuran hartutako erabaki honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta bera garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.–Osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskineko fitxategien araua izanen da bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorra eta jarraibideak, eta betiere egonen dira aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean.

Laugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Borzgarrena.–Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Urraulbeitin, 2015eko uztailaren 27an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L1511284