157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Eskumenak bertze baten esku uztea

Alkatetzak, 2015eko ekainaren 25eko dekretuaren bidez, bere eskumenak utzi zituen Tokiko Gobernu Batzarraren esku eta horien artean, besteak beste, obra lizentziak ematetik ondorioztatutakoak.

Erantzukizuneko aitorpenari edo aurretiazko komunikazioari buruzko araudia aplikatzearen ondorioz, lehenbiziko egunetan dagoeneko Hirigintza Arloak azaldu zuen komenigarria zela aztertzea eskuordetzetako baten batek ez bazituen ekartzen lan teknikoa eta herritarrekin erraz komunikatzeko lana garatzean lortu nahi diren arintasuna eta eraginkortasuna.

Egoera aztertu ondoren, egokia da eskuordetzaren ebazpena zehaztea, baita horren zati bat honela bideratzea ere:

Lehenbizikoa.–Ekainaren 25eko dekretuaren 1. eta 5. atalen artean ezarritako eskuordetzei eutsiko zaie.

Bigarrena.–6. atala honela geratuko da idatzirik:

Honako udal lizentzia hauek ematea, alor horretako legeek Osoko Bilkurari edo Tokiko Gobernu Batzarrari berari ematen ez badiote eskumen hori:

–Obra lizentziak, 35/2002 Foru Legearen 189.ter artikuluan xedatuaren arabera erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten egintzak izan ezik, eta zehatz-mehatz:

a) Merkataritza jarduera egiteko lokalak egokitzeko obrak, aplikatu beharreko araudi sektorialarekin bat.

b) Garrantzi edo tamaina txikiko obrak, Tafallako udal ordenantzetan zehazten direnak.

c) Itxiturak eta hesiak.

d) Eremu publikotik ikusten ahal diren publizitate kartelak.

e) Obra txikiak.

f) Eraiki aurreko lanak, adibidez, zundaketak, prospekzioak, laginak eta saiakuntzak.

–Lur banantzeak egiteko lizentziak.

–Eraispen obretako lizentziak.

–4/2005 Foru Legean zehaztuaren arabera ingurumena babesteko esku-hartzea behar duten jardueren espedienteei buruzko txostena egitea.

–Jarduera lizentziak, 448/2014 Foru Aginduaren 27.2 artikuluan zehaztuaren arabera erantzukizuneko aitorpena behar duten jarduerak, hau da, foru agindu honen II. eranskinean adierazi direnak eta III. eranskinean adierazi ez direnak, izan ezik.

–Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespena, Osoko Bilkurari berariaz ez dagozkionean, baita hirigintzaren kudeaketarako proiektuena eta urbanizazio proiektuena ere.

–Ondare erantzukizuneko espedienteak ebaztea.

–Alkateak eskuordetuta Tokiko Gobernu Batzarrak hartu dituen erabakien aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.

Dekretuaren gainerako atalek indarrean egoten jarraituko dute oso-osorik.

Hirugarrena.–Iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki oholean zein webgunean ikusgai jartzea.

Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

Borzgarrena.–Aldaketek indar hartuko dute ebazpen honen dataren biharamunean.

Tafallan, 2015eko uztailaren 27an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1511293