157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Eskumena aldi baterako bereganatzea

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2015eko uztailaren 28an. Hona hemen haren testu osoa:

201/2015 Ebazpena, 2015eko uztailaren 28koa, Oltza Zendeako Udaleko alkateak emana.

Horren bidez, M.ª Reyes Latienda Martínez zinegotziak lizentziak emateko eta Oltzako Zendeako Kontzejuek obra lizentziak emateko aldeko edo kontrako txostenak emateko bereganatutako eskumena aldi baterako bereganatuko du alkateak, 2015eko uztailaren 17tik abuztuaren 3ra bitartean (biak barne).

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburu Moisés Garjón Villanuevak,

Ikusirik, Alkatetzaren ekainaren 16ko 157/2015 Ebazpenaren bidez, M.ª Reyes Latienda Martínez eskuordetu dela lizentziak emateko eta Oltzako Zendeako Kontzejuek obra lizentziak emateko aldeko edo kontrako txostenak emateko eskudantziak erabiltzeko, lege sektorialek bestelakoa ezarri ezean.

Ikusirik zinegotzi horrek eskabidea aurkeztu duela Oltza Zendeako Udaleko Erregistro Orokorrean, 2015eko uztailaren 17tik abuztuaren 3ra bitartean, biak barne, udalerritik kanpo egonen dela adierazteko.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (AJAPEL) 14. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (AFE) onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 114. eta 116. artikuluetan xedaturi jarraituz,

EBATZI DUT:

Lehena: M.ª Reyes Latienda Martínez zinegotziak lizentziak emateko eta Oltzako Zendeako Kontzejuek obra lizentziak emateko aldeko edo kontrako txostenak emateko bereganatutako eskumena aldi baterako bereganatuko du alkateak, 2015eko uztailaren 17tik abuztuaren 3ra bitartean (biak barne).

Bigarrena: Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena: Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Osoko Bilkurari haren berri ematea egiten den hurrengo bilkura arruntean.”

Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Oltza Zendean, 2015eko abuztuaren 4an.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1511242