157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Kudeaketako hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2015eko uztailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen kudeaketako hirigintza hitzarmena, Olaztiko
Inguraketa kaleko espaloia eskuineko ertzean, udalerriko 3. poligonoko katastroko 653., 655., 656. eta 657. lurzatiak ukituz, handitzeko xedea duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. eta 25. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Olaztin, 2015eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1511246