157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2015eko ekitaldiko udal aurrekontuko aldaketen espedientea. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, ezarritako legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen 2015eko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espediente hau:

Kreditu gerakinak 52.113,60 euroko zenbatekoan 0-45200-62901 “Kiroldegiko gimnasioko makinak” kontu-sailera gehitzeko espedientea, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua.

Espedientea interesdunen eskura dago, aztertzeko eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2015eko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1511299