157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Udalak, 2015eko abuztuaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren Hirigintza Planaren aldaketa puntuala, Arakilgo Udaleko igogailua paratzeko asmoz, Irurtzungo autoen eta oinezkoen sareko lurzoru publikoko zati txiki baten lerrokadurak eta erabilera aldatzeko”.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean edukiko da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Irurtzunen, 2015eko abuztuaren 6an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1511294