2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
2. poligonoko 53. lurzatiaren xehetasun azterlana
Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2015eko uztailaren 30ean egin bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 53. lurzatiaren (Basilio Armendáriz karrika, 8) xehetasun azterlana. Udalerri honetako Basilio Armendáriz karrikako 8ko jabekideen elkarteak sustatu du eta Javier Gortari Solbes arkitektoak 2015eko apirilean prestatu. Xedea da oztopo arkitektonikoak osoki kentzea eta igogailua paratzea, eta horretarako etxesaileko patioaren zati bat okupatzea; horrek ekarriko du, batetik, egungo bolumena handitzea eta, bertzetik, patio horretako egungo fatxadaren lerrokadura aldatzea.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 81.1 artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Burlatan, 2015eko uztailaren 31n.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1511159