4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA
Ediktua. 269/2015 prozedura
Jorge Navarro Fernández jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegi honetan bideratu den 269/2015 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei, baita erregistroko titularrak diren Dolores, José María, Elvira eta Carmen Sanz Magallon jaun-andreei, Luis María, Elvira eta Margarita Sanz Perchin jaun-andreei eta haien jaraunsle ezezagunei ere, eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.
Hauxe da finkaren deskripzioa:
Hiri finka.–Etxea, Monteagudoko Medio kaleko 18. zenbakian dagoena (9. zenbakiko etxe-saila). Beheko solairua eta beste solairu bat ditu. Hogeita hamar metro karratuko azalera du. Mugak: eskuinaldean, Joaquín Magallon y Campuzano jaunaren etxea; ezkerraldean, Norte kalea; atzealdean, Josefa Tomásen etxea, zein Norte kaleko 2. zenbakian baitago.
Tuterako 2. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago: 206. finka, 137. orrian, 94. liburukian, 4. liburuan. IDUFIR: 31019000412355.
Eta zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.
Tuteran, 2015eko uztailaren 8an.–Idazkari judiziala, Jorge Navarro Fernández.
Iragarkiaren kodea: J1510168