155. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Industri lurra besterentzeko lehiaketa publikoa

Aresoko Udaleko Hirigintza Elkartea SAk, Aresoko Eluseder industriguneko Eluseder II eremuan, 1. poligonoko 574. lurzatian, industri lurra besterentzeko lehiaketa publikoa eginen du.

Lehiaketa arautuko duen baldintza administratiboen plegua eta gainerantzeko dokumentazioa Aresoko Udaleko Idazkaritzan daude interesa duen ororentzat.

Lehiaketa gutunazal itxien bidez eginen da, eta eskaerak baldintza administratiboen pleguan jasotako epe eta moduan aurkeztu beharko dira, 2015eko irailaren 11ko eguerdiko 13:00ak baino lehen.

Areson, 2015eko uztailaren 31n.–Elkartearen lehendakaria, Ur Alguero Chivite.

Iragarkiaren kodea: L1511165