4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 114/2015 prozedura
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 114/2015 prozesuan betearazpen-auto orokorra eta antolaketarako eginbidea eman dira 2015eko uztailaren 10ean, eta agerraldia eginen da 2015eko irailaren 9an. Interesdunek kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Sancho Urdañez Construcciones y Aislamientos SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2015eko uztailaren 10ean.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1510370