4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 324/2015 prozedura
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta haren barrenean 79/15 epaia eman dela. Hona hemen epaitza:
Baiesten dut Carlos Arvizu Badaran de Osinalde prokuradore jaunak jarritako demanda, Urdazubiko Monasterioa karrikako 47ko jabe elkartearen izenean eta hura ordezkatuz, eta kondenatzen ditut Bernardo Iriguibel Ayechuren eta Marcelina Iturri Aristuren jaraunspen jasogabea eta jaraunsle ezezagunak, auzi-ihesean baitaude, demandatzaileari lau mila zortziehun eta hamar euro eta berrogeita hamabost zentimo (4.810,55 euro) ordaintzera, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuz, eta aipatutako prozesuko kostuak ere ordaintzera.
Apelazio-errekurtsoa jar daiteke hogei eguneko epean.
Eta Bernardo Iriguibel Ayechuren eta Marcelina Iturri Aristuren jaraunspen jasogabeari eta jaraunsle ezezagunei jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2015eko uztailaren 1ean.–Idazkari judiziala, Martín Corera Izu.
Iragarkiaren kodea: J1510227