4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 388/2015 hitzezko judizioa
(etxegabetzea, ez ordaintzeagatik)
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko dekretua eman dela.
Xedapen zatia
Erabaki dut:
1.–Amaitutzat ematea Anida Operaciones Singulares,S.A.k Ioan Adamen eta María Luminita Adamen aurka sustatutako etxegabetzearen prozedura, ebazpen honen aurrekarietan deskribatutako finkaren gainean.
4.–Ioan Adam eta María Luminita Adam alderdi demandatua kondenatzea prozesuko kostuak ordaintzera.
5.–Ohartarazten da prozedura honetan zor ziren errenta edo zenbatekoak erreklamatu direla, 19.769,19 euro hain zuzen, gehi demandaren ondoren sorrarazitako errentak, finka egiaz berreskuratu arte. Ohartarazten da gerora aurkezten den demanda betearazlean aintzat hartzeko eta egoera hori kontuan har dadin betearazpena abiatzerakoan.
Berrikuspen-errekurtsoa jar daiteke bost eguneko epean.
Eta Ioan Adami eta María Luminita Adami jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2015eko uztailaren 1ean.–Idazkari judiziala, Martín Corera Izu.
Iragarkiaren kodea: J1510216