2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Jabari publikoko ondasun baten desafektazioa, 5. poligonoko 957. lurzatian. Hasierako onespena
Ribaforadako Udalak, 2017ko abenduaren 19an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 5. poligonoko 957. lurzati katastralarekin bat datorren parke publikoa (Valle Roncal 2, B), 4.985,45 metro koadroko azalerakoa, haren kalifikazioa aldatuz, jabari publikoko ondasun izatetik ondare-ondasun izatera, gero haren jabetza Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuari doan lagatzea izapidetu ahal izateko –arlo horretako indarreko araudian xedatutakoarekin bat–, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutu bat eraikitzeko.
Arlo horretan indarrean den araudian ezarritakoarekin bat, hilabeteko jendaurreko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, eta hartan bidezko diren alegazioak aurkeztu ahal izanen dira.
Ribaforadan, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1714829