155. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 390/2015 hitzezko judizioa
(etxegabetzea, ez ordaintzeagatik, 250-1-1)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, etxegabetzeagatik eta diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Xedapen zatia. Erabaki dut:

1.–Amaitutzat ematea JBBVA Propiedad S.A.k Raúl Alfredo Ferrin Conformeren aurka sustatutako etxegabetzearen prozedura, ebazpen honen aurrekarietan deskribatutako finkaren gainean.

2.–Auzi-jartzaileari horren berri ematea betearazpena abiatzeko. Ohartarazten da prozedura honetan zor ziren errenta edo zenbatekoak erreklamatu direla, 13.384,80 euro hain zuzen, gehi demandaren ondoren sorrarazitako errentak, finka egiaz berreskuratu arte, hau da, 600 euro hilabetean. Ohartarazten da gerora aurkezten den demanda betearazlean aintzat hartzeko eta egoera hori kontuan har dadin betearazpena abiatzerakoan.

3.–Alderdi demandatua kondenatzea prozesuko kostuak ordaintzera.

Berrikusteko errekurtsoa jar daiteke bost eguneko epean. Beraz, dekretu honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut. Idazkari judiziala.–Sinadura errubrikatua.”

Raúl Alfredo Ferrin Conformeri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko uztailaren 8an.–Idazkari judiziala, Martín Corera Izu.

Iragarkiaren kodea: J1510203