4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 364/2015 jabari-espedientea
Sara Otero Del Amo andrea, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut aipatuko diren finken traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegi honetan bideratu den 364/2015 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki dela zitazioa egitea Pedro Marzo Vergadaren jaraunsle ezezagunei eta arestian deskribatu den finkarako eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.
Hauxe da finkaren deskripzioa:
Lodosan dagoen etxea, Barrio nuevo karrikako 7an, hiru solairu eta partez estalitako eskorta dituena; mugak: eskuinean, sartu eta bizkarrean, Ubago jaun-andreen eraikina, sartu eta eskuin aldera, Alberto Pardo, eta hondoan, Ubago jaun-andreak, eta ezkerrean, Alejandro Garcíaren jaraunsleak, orain Marái Martínez Camporenak.
Eta zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.
Lizarran, 2015eko uztailaren 8an.–Idazkari judiziala, Sara Otero del Amo.
Iragarkiaren kodea: J1510373