155. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatetza beste baten esku uztea

Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:

“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta udal mugapetik kanpora izanen naizenez,

EBATZI DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantziak Aritz Ayesa Blanco lehen alkateordearen esku uztea, 2015eko abuztuaren 6tik 21era arte, biak barne.

2. Honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan."

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2015eko abuztuaren 3an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1511208