2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Akats zuzenketa, ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko birzatiketa-proiektuaren testu bateginean
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2017ko azaroaren 21ean, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 21-NOV-17 (7/CV).
Espedienteko agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako aholkularitza juridikoaren zerbitzuak 2017ko azaroaren 10ean emandako txostenarekin bat, honako hau erabaki da:
1. Zuzentzeko espedientea onestea, jarraian ematen den akats materialari dagokionez. Akats materiala atzeman da ARS-3 Arrosadia-Lezkairu banaketa eremuko birzatiketa-proiektuaren testu bateginean, 2008ko abenduaren 23an behin betiko onetsitako hartan, non oker deskribatzen baitzen honako hauen azalera: emandako Arrosadiako 15. lurzatia (5. poligonoko katastroko 885.a) eta jatorrizko finka (banandu ondoko gainerakoa). Leheneratu behar da, 705,21 m²-ko azalera jarriz, eta aipatu aldaketak ez du inongo aldaketarik ekarriko aprobetxamenduko unitateen banaketan.
2. Hori jakinaraztea Iruñeko Udalaren Ondareko Alorrari, Udalarena baita zuzentzeko espedienteak xede duen lurzatia.
3. Erabaki hau igortzea Iruñeko 7. Jabetza-Erregistroari.
Iruñean, 2017ko azaroaren 23an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1713670