4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Ediktua
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2015eko uztailaren 27ko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:
Hirugarrena.–Elizagorriko Bake Epaitegia: José María López Caro jauna (NANa: 16.609.568-A), ordezko bake epaile.
Laugarrena.–Artaxoako Bake Epaitegia: Ángel M.ª Munárriz Larrea jauna (NANa: 15.832.331-M) eta Ana Lucia Guembe Rodríguez andrea, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.
Bosgarrena.–Arangurengo Bake Epaitegia: Eva Pezonaga Asiain andrea (NANa: 29.148.214-S) eta José Almudevar Domecq jauna (NANa: 16.000.205-W), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.
Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.
Iruñean, 2015eko uztailaren 27an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.
Iragarkiaren kodea: J1511024