2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Izendapena, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko mantentze-lanetako lantaldearen arduradun izateko
Tuterako Udalaren Ur Batzordearen Gobernu Batzarrak 2015eko uztailaren 21ean egin bilkura arruntean, erabaki hau hartu zen, besteak beste:
“Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko mantentze-lanetako lantaldearen arduradun izateko lanpostua merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren barnean, proben epaimahaiaren idazkia jaso da. Horren bidez, izendapen proposamena egin du puntuazio handiena lortu duen Ángel Miguel Fernández Fernández izangaiaren alde, 58,70 puntu lortu baititu, guztira.
Deialdiaren 9. oinarrian ezarriaren arabera, Gobernu Batzarrak puntuazio handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapena eginen du. Horrenbestez, honako hau erabaki da:
1. Ángel Miguel Fernández Fernández izendatzea Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko mantentze-lanetako lantaldearen arduradun.
2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
3. Izangai izendatuak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.”
Tuteran, 2015eko uztailaren 21ean.–Batzarburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L1511167