155. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa puntuala BBPBn, 188. poligonoko 115. etxesailean. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko uztailaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Tafallako “BBPBko aldaketa puntuala 188. poligonoko 115. etxesailean", Alberto Armendáriz Plak sustatu duena. Helburua barne lerrokadura aldatzea da, eraikinak bizitegitarako erabilera publikoa izan dezan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.4 eta 74.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2015eko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1511186