2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
24. poligonoko 47. lurzatiko Larraga kaleko 1en xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko uztailaren 21ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Larraga kaleko 1en (24. poligonoko 47. lurzatia) xehetasun azterlana, Larraga kaleko 1eko jabeen elkarteak sustatu duena. Helburua barneko lerrokadurak aldatzea da, igogailua paratzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2015eko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1511185