155. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Eskolazain-zerbitzu anitzetako enplegatu bat hartzeko deialdia

Ribaforadako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko abuztuaren 3ko bilkuran, deialdiaren oinarriak onetsi ditu, Ribaforadako Udalaren zerbitzuko eskolazain-zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat aldi baterako eta administrazio araubidean betetzeko oposizioa egin dadin. Lanpostua Ribaforadako San Bartolomé ikastetxe publikoan aritzeko izanen da batik bat. Honako hauek dira oinarriak:

Deialdiaren oinarriak, Ribaforadako Udalaren zerbitzuko eskolazain-zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat aldi baterako eta administrazio araubidean betetzeko. Lanpostua Ribaforadako
San Bartolomé ikastetxe publikoan aritzeko izanen
da batik bat

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Ribaforadako Udalaren zerbitzuko eskolazain-zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat aldi baterako eta administrazio araubidean betetzea, oposizio bidez. Lanpostua Ribaforadako San Bartolomé ikastetxe publikoan aritzeko izanen da batik bat. Hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, eta irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuari jarraikiz (dekretu horrek langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ematen ditu). Lanpostu huts bat aldi baterako betetzeko izanen da, legez ezin baita izaera finkoz edo behi betiko bete.

Ribaforadako San Bartolomé ikastetxe publikoa itxita dagoenean eta Ribaforadako Udalaren beharrek eskatzen dutenean, eskolazain-zerbitzu anitzetako enplegatu gisa dituen lanak beste toki batzuetan egiten ahalko ditu, Udalak aginduta.

Hautaketa honetan sortzen den onartuen zerrenda aurreragoko aldi baterako kontratazioetarako erabiltzen ahalko da, ordezkapenak egin behar izanez gero, hautaketaren ondoko lau urteen barrenean.

1.2. Lanpostuak D mailako ordainsariak izanen ditu, Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, maila horretako eginkizunak baititu, eta plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere izanen ditu.

1.3. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia Ribaforadako Udalak lanpostu horretarako ezarritakoak izanen dira, zerbitzuaren beharretara egokituko dira beti, eta organo eskudunak edozein unetan aldatzen ahalko ditu.

1.4. Kontratua 2015eko abenduaren 9an hasiko da eta, bukatu, probaldia gainditu ondoren lanpostu hutsa modu finkoan betetzen denean (legez ezarritako prozeduraren bidez), edo lanpostua amortizatzen denean edo plantilla organikoa aldatzen denean, eta, betiere, kontratazioa justifikatzen duen beharra dagoen bitartean iraunen du kontratuak. Kontratatzen den pertsonak lanpostua utzi beharko du hautatuak lanpostu hutsaren jabetza hartzen duenean.

1.5. Bi hilabeteko probaldia ezartzen da.

1.6. Oinarri hauetan aurreikusi ez den orotan, arau hauei jarraituko zaie: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua, ekainaren 5eko 113/85 Foru Dekretuaren bidez onetsia, irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretua, langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ematen dituena, eta aplikatu beharreko gainerako arauak.

2. oinarria.–Eginkizunak. Bete beharreko eginkizunak jarraian aipatzen dira, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:

–Eskolazaintzari dagozkion egitekoak beteko ditu, Ribaforadako San Bartolomé ikastetxe publikoa irekita egoten den orduetan.

–Atezaintzaz eta patioa garbitzeaz arduratuko da.

–Ribaforadako San Bartolomé ikastetxe publikoaren eraikina, esparrua, patioa eta eranskinak zaintzea.

–Ikastetxeko berogailua piztea eta haren mantentze-lanak egitea.

–Elektrizitate, iturgintza, zurgintza, igeltserotza eta pinturari dagozkion mantentze-lanak egitea, eta zentroan egin beharreko konponketa txikiak ere bai. Konponketak edo mantentze-lanak espezialitate zehatz batekoak badira, matxuren berri eman beharko da eta konponketak lehenbailehen eta ongi egiten diren kontrolatu.

–Mantentze eta konponketa lan bereziak egiten dituzten gremioetako langileei kasu egin eta laguntzea (udaleko langileak edo kanpokoak izan).

–Lokalen garbiketari kasu egitea, egoera onean egon daitezen beti; horretarako, beharrezkoak diren garbiketa puntualak eginen ditu eta esleipena hartua duen enpresak egiten dituen garbiketak kontratuaren araberakoak diren kontrolatuko, eta, akatsen bat edo gorabeheraren bat ikusiz gero, horren berri emanen die zentroko Zuzendaritzari eta Ribaforadako Udalari.

–Botika kutxaz eta kutxa ongi hornitua edukitzeaz arduratuko da, bai eta instalazioak erabiltzen dituzten pertsonek behar duten arretan laguntzeaz ere.

–Zentroko Zuzendaritzak eta, hala egokitzen denean, Ribaforadako Udalak eskatutako fotokopiak eta azaleztatzeak egitea.

–Ikastetxe publikoak ekintzak eta jarduerak egiten dituenean, lokaletan egon beharko du, ekintza eta jarduera horiek egiteko beharrezkoa den laguntza emateko.

–Bere ardura izanen da zentroa ireki eta ixtea, bertako Zuzendaritzak eta, hala egokitzen denean, Ribaforadako Udalak ematen duen ordutegiaren arabera.

–Eskolaldia amaitutakoan, gela, zerbitzu eta bulego guztietatik pasatu beharko du, zaintza zerbitzua egiteko, eta dena ongi dagoela egiaztatu beharko du.

–Gela guztien giltzak gordeko ditu, eta giltza horiek langile baimenduen eskura egonen dira.

–Zentrora edo bertako Zuzendaritzara igortzen diren gutunak, abisuak etab. eraman, bildu eta entregatu beharko ditu, eta zentrora iristen diren salgaiak eta mezularitza bidezko gauzak kontrolatu, jaso eta entregatu.

–Gizalegezkoak ez diren jokabideen berri eman beharko dio zentroko Zuzendaritzari.

–Eskolako ekitaldi eta festak egiteko behar den laguntza emanen dio Zuzendaritzari, eta ikastetxearen funtzionamendurako mesedegarria den orotan lagunduko du.

–Udalak eta zentroko Zuzendaritzak uneren batean batera ezartzen dituzten eginkizun guztiak, betiere eskolazain lanpostuari dagozkionak eta bere mailakoak direnak.

–Zerbitzu anitzetako enplegatu batek izaten ahal dituen eginkizun guztiak.

–Ribaforadako Udalak lanpostu horri loturik esleitzen ahal dizkion eginkizunak.

3. oinarria.–Izangaien betebeharrak.

Lanpostu horretara lehiatzen direnek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen eta haien familiakoen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, abuztuaren 30eko 252/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarri den bezala.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

c) Eskola Graduatuko titulua, Lanbide Heziketako Lehen Mailako titulua edo horien baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

d) Ikastetxe publiko bateko eskolazain-zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostuaren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean B mailako gidabaimenaren jabe izatea.

g) Azterketarako eskubideak izateko, Udalaren Diruzaintzan 5,00 euro ordaindu izana.

4. oinarria.–Eskabideak.

4.1. Eskabideak Ribaforadako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, bulegoak irekita dauden orduetan, 11:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ostiralera, jaiegunak izan ezik, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduetako batean aurkeztu.

4.2. Eskabideak deialdi honetako ereduari lotuko zaizkio (I. eranskina).

4.3. Eskabideari honako dokumentu hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia konpultsatua.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.

c) Eskatzen den titulazioaren kopia konpultsatua edo eskaerak aurkezteko epea burutzen denerako hura erdiesteko maneran izanen dela adierazten duen agiriarena.

d) Azterketarako eskubideak izateko, Udalaren Diruzaintzan 5,00 euro ordaindu izana. Azterketa eskubideengatik zenbateko hori ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Prozedura hauetakoren bat erabiliz ordaindu ahalko da zenbateko hori:

–Ribaforadako Udalaren bulegoan eskudiruz ordainduta.

–Kontu hauetako edozeinetan diru-sarrera eginez, eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez: Nafarroako Rural Kutxako ES96 3008 0017 6807 0106 2325; La Caixako ES74 2100 5082 2122 0004 4295. Kasu horretan, ordainagirian datu hauek adierazi beharko dira nahitaez:

  • Izangaiaren izen-deiturak.
  • Kontzeptua: eskolazain izateko oposizioko azterketa eskubideak.

4.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.5. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzendu ahalko dira, noiznahi ere.

4.6. Desgaitasunen bat aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea eta, hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera desgaituak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Ribaforadako Udaleko alkateak, hamar egun balioduneko epearen barrenean, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du. Zerrenda Udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idatzia aurkezturik Ribaforadako Udaleko Erregistro Orokorrean.

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatu eta erreklamazioen gaineko ebazpena emandakoan, Ribaforadako alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da. Argitalpen horretan zehaztuko da probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren.

Gero, epaimahaiak Udaletxeko iragarki oholean jarriko ditu hurrengo probak egiteko egunak.

5.4. Funtzio Publikoan sartzeko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, deialdia argitaratzen den egunetik bi hilabeteren buruan hasiko da, gutxienez ere, oposizioa.

6. oinarria.–Epaimahaia: eraketa eta jarduketak.

6.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

–Mahaiburua: Jesús M.ª Rodríguez Gómez, Ribaforadako Udaleko alkatea.

Mahaiburuaren ordezkoa: Tirso Calvo Zardoya, Ribaforadako Udaleko lehen alkateordea.

–Lehen mahaikidea: Luis Miguel Antón Rodríguez, Ribaforadako Udaleko langileen ordezkaria.

Lehen mahaikidearen ordezkoa: Francisco Javier Pérez Calavia, Ribaforadako Udaleko langileen ordezkaria.

–Bigarren mahaikidea: Ribaforadako San Bartolomé ikastetxe publikoko zuzendaria.

Bigarren mahaikidearen ordezkoa: Ribaforadako San Bartolomé ikastetxe publikoko ikasketaburua.

–Hirugarren mahaikidea: Jesús Huguet Galindo, Ribaforadako San Bartolomé ikastetxe publikoko oraingo eskolazaina.

Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: Ana Carmen Jiménez Miranda, Ribaforadako Udaleko administraria.

–Laugarren mahaikidea: Mauricio Sánchez Alonso, aparejadorea.

Laugarren mahaikidearen ordezkoa: Luis Miguel Alejaldre Martínez, aparejadorea.

–Bosgarren mahaikidea: Ana José Aicua Adrián, Ribaforadako Udaleko kontu-hartzailea.

Bosgarren mahaikidearen ordezkoa: Juan Andrés Ramírez Erro, Cortesko Udaleko kontu-hartzailea.

–Mahaikide idazkaria: Andrea Lafuente Bozal, Ribaforadako Udaleko idazkaria.

–Mahaikide idazkariaren ordezkoa: Jesús Litago Zardoya, Cortesko Udaleko idazkaria.

6.2. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude; izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

6.3. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Nolanahi ere, mahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan edo, bestela, haien ordezkoek.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortzen diren arazo guztiak, eta berdinketa suertatuz gero, mahaiburuak kalitateko botoa erabil dezake.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek dagokien espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

7. oinarria.–Oposizioaren nondik norakoa.

7.1. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gutxienez ere bi hilabeteren buruan hasiko da oposizioa. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko duen Alkatetzaren ebazpenarekin batean probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren ere zehaztuko da.

Gainerako proben hurrenez hurreneko iragarkiak Ribaforadako Udaletxeko iragarki oholean soilik emanen dira argitara eta, hala egokituz gero, aurreko probak egin diren tokian.

7.2. Oposizioko ariketak plika itxien sistema erabiliz eginen dira, horretarako aukera ematen badute, eta gehienez ere 100 puntu lortzen ahalko dira. Honako ariketa hauek izanen ditu:

7.2.1. Lehen ariketa: bi proba izanen dira:

–Lehen proba: galdera sorta bati idatziz erantzun beharko zaio; erantzuteko zenbait aukera emanen dira baina horietako bakarra izanen da zuzena. Galderak deialdiko II. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak izanen dira. Proba honetan epaimahaiak 30 puntu eman ditzake gehienez, eta bazterturik geldituko dira 15 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak. Erantzun okerrei puntuak kenduko zaizkie, proba egin aurretik epaimahaiak esanen duen moduan.

–Bigarren proba: galdera sorta bati erantzun beharko zaio; erantzuteko zenbait aukera emanen dira baina horietako bakarra izanen da zuzena. Galderak deialdiko III. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak izanen dira. Proba honetan epaimahaiak 40 puntu eman ditzake gehienez, eta bazterturik geldituko dira 20 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak. Erantzun okerrei puntuak kenduko zaizkie, proba egin behar den unean epaimahaiak esanen duen moduan.

Bi proba horiek egun berean eta ordu berean eginen dira. Ariketa hau egiteko ez da inongo hiztegirik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo telefono mugikorrik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdin edo beltza ez bada.

Epaimahaiak, proba hasi baino lehen, haren gehieneko iraupena finkatuko du.

Epaimahaiak, plikei zenbakia jarri ondoren, ariketa honen lehen proba zuzenduko du lehenik. Ez da zuzenduko lehen proba gainditzen ez dutenen bigarren proba, baztertzailea baita.

7.2.2. Bigarren ariketa: proba praktiko bat edo gehiago egin beharko dira, epaimahaiak zehaztuta, deialdiko lanpostuaren eginkizunez izangaiek dituzten ezagupen praktikoak neurtzeko, deialdiaren III. eranskineko gaien inguruan batez ere.

Ariketa honen gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du deialdiaren aurretik.

Bigarren ariketa honetan 20 puntu emanen dira gehienez, eta bai ezagutza bai proba egitean erakutsitako arintasuna baloratuko dira. Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Puntuak kenduko dira proban akatsak egiten badira edo proba motel egiten bada, epaimahaiaren irizpidearen arabera; irizpide hori ariketa hasi aurretik jakinaraziko da.

7.2.3. Hirugarren ariketa: psikoteknikoa, lanpostuaren profilari egokitzeari buruzkoa: gehienez ere 10 puntu izanen ditu. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko talde profesionalak zenbait proba eginen ditu; talde hori deialdi honetako gaiari buruzko aholkulari espezialista bezala agertuko da. Izangaiek lanpostuko eginkizunak betetzeko dituzten gaitasunak baloratuko dira. Ez da baztertzailea izanen.

7.2.4. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo nortasuna frogatzeko epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste agiriren bat aldean dutela agertu beharko dute. Probetara agertzen ez direnak edo beren nortasuna adierazitako moduan frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

Minusbaliotasun egiaztatua dutenentzat (organo eskudunaren ziurtagiri bidez), ariketak egiteko denborak eta baliabideak egokituko dira, baldin eta eskabidean horixe eskatu badute.

7.2.5. Lehen ariketa kalifikatutakoan, epaimahaiak izangaien eta beren kalifikazioen zerrenda jarriko du Ribaforadako Udaleko iragarki oholean.

Emaitzak argitaratzen diren egunean berean iragarriko dira, Ribaforadako Udaleko iragarki oholean, plikak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua.

Horren ondoren, oposizioko bigarren ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua jarriko dira iragarki oholean, ariketa hori egin baino 48 ordu lehenago gutxienez.

Lehenengo bi ariketen kalifikazio zerrenda argitaratu ondoren, proba psikoteknikoa (hirugarren ariketa) eginen da, eta hori egiteko eguna, tokia eta ordua ere Ribaforadako Udaleko iragarki oholean paratuko dira, ariketa egin baino 48 ordu lehenago gutxienez.

7.2.6. Epaimahaiak, egokiera bilatuz eta ariketetan ahalik eta egun gutxien erabiltzearren, erabakia hartzen ahal du ariketa bat baino gehiago egun berean egiteko edo haien ordena aldatzeko, eta ariketaren bat egiteko zailtasunagatik, zehazki, ariketa praktikoarenagatik, beharrezkoa bada, egun batean edo gehiagotan egiten ahalko da, kontuan harturik aurreko probak gainditu dituzten izangaiak zenbat diren eta ariketa egiteko zenbat toki behar den.

8. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta hautatuak agiriak aurkeztea.

8.1. Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio hurrenkeraren araberakoa, Ribaforadako Udaleko iragarki oholean. Gero, zerrenda hori Ribaforadako Udaleko alkateari igorriko dio, probak puntuazio altuenarekin gainditu dituen izangaia kontratatzeko proposamenarekin batera.

Probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio hurrenkeraren araberakoa, Ribaforadako Udalean maila horretako ordezkapenak egin behar direnerako gordeko da, harik eta lanpostu horren jabetza hartzen den arte.

Kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Ribaforadako Udaleko iragarki oholean jarriko.

8.2. Proposatutako izangaiak jarraian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu Ribaforadako Udaleko Erregistro Orokorrean, kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean:

a) NANaren fotokopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.

b) Deialdiaren 3. oinarrian eskatutako tituluaren kopia konpultsatua edo titulua lortzeko azterketa eskubideak ordaindu izanaren agiriarena (deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen).

c) Medikuen Elkargo Ofizialak emandako osasun ziurtagiri ofiziala, ikastetxe publiko bateko eskolazain-zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostuko eginkizunak betetzea eragozten dion akats fisiko nahiz psikikorik edo eritasunik ez duela egiaztatzen duena.

d) Desgaitasunen bat duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

e) Zinpeko aitorpena, bere erantzukizunpean, eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi ez izanaren gainekoa.

f) Proposatutako izangaiak nazionalitate espainiarra ez badu, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du, bere Estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dion diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazteko.

g) Europar Batasuneko herritarra izanez gero, egoitza-txartela.

h) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizitzeko eta lan egiteko baimena.

i) Familia liburua, 3.1.a) oinarriko bigarren lerroaldean sartzen diren herritarren kasuan.

j) B kategoriako gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

k) Ribaforadako Udalak eskatzen dituen gainerako agiriak.

8.3. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten, ezin izanen da kontratatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetu eginen dira, eskabidean gezurra esateagatik egozten ahal zaion erantzunbeharra alde batera utzi gabe.

Halakoetan, puntuazio handiena duen hurrengo izangaiaren aldeko kontratazio proposamena eginen da eta, horrela, hurrenez hurren; oinarri honetan ezarritako moduan jokatuko da horiekin.

9. oinarria.–Kontratazioa eta kontratuaren hasiera.

9.1. Ribaforadako Udaleko alkate udalburua izanen da organo eskuduna, proposatzen den eta oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaiaren aldi baterako kontratazioa, administrazio araubidekoa, sinatzeko, deialdi honen 1. oinarrian xedatutakoarekin bat.

9.2. Ribaforadako San Bartolomé ikastetxe publikoko egungo eskolazaina 2015eko abenduan erretiratuko baita, erretiro egunaren ondoko eskola egunean hasi beharko du lanean kontratatutako izangaiak.

9.3. Bi hilabeteko probaldia ezartzen da, kontratazio egunetik hasita.

10. oinarria.–Errekurtsoak.

10.1. Deialdi honen aurka, baita bere oinarri eta ekintzen aurka ere, errekurtso hauetako bat para daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Ribaforadan, 2015eko abuztuaren 4an.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ................................................................. adinez nagusia, NAN zk.: ..............................., jaioteguna: ........................., jaioterria: .............................................., bizilekua: ...................................., kalea: ....................................., zenbakia: ......., solairua: ......... posta kodea: ............. telefonoa: ............... eta posta elektronikoaren helbidea: .........................................., agertu eta

Nire erantzukizunpean honako hau adierazten dut

–Ribaforadako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiz onetsitako deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen ditudala, Ribaforadako Udalaren zerbitzuko eskolazain-zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu baterako izangaia hautatu eta aldi baterako kontratatzeko, Ribaforadako San Bartolomé ikastetxe publikoan aritzeko batik bat.

–Ez dudala peoi lanpostuan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik edo psikikorik.

–Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

–Ez naizela inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

–Badudala deialdiko 3. oinarrian adierazten den titulazioa.

–Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

–Minusbaliotasuna dudala eta, beraz, erantsi dudan egokitzapena eskatzen dudala, adierazi ditudan arrazoiengatik .....................................

–Ez dudala minusbaliotasunik.

Horiek horrela, eskatzen dut:

Ribaforadako Udalaren zerbitzuko eskolazain-zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat aldi baterako eta administrazio araubidean betetzeko deialdian onar nazatela. Lanpostua Ribaforadako San Bartolomé ikastetxe publikoan aritzeko izanen da batik bat.

Ribaforadan, .....(e)ko ..........aren .......(e)an.

(Sinadura)

RIBAFORADAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda orokorra

1.–Matematika, eskatzen den titulazioaren mailakoa.

2.–Hizkuntza eta ortografia, eskatzen den titulazioaren mailakoa.

3.–Informatika, Word eta Excel erabiltzaile mailan.

4.–Ribaforadako Udaleko kultura orokorra.

III. ERANSKINA

Berariazko gai zerrenda

1.–Eraikinetako eta, bereziki, eraikin publikoetako instalazio elektrikoak mantentzea; orobat, aginte eta babeseko kaxa orokorra, banaketa kaxa, mekanismoak, argiteria, zirkuitu bereziak (alarmak, larrialdietako argiteria), soinu zirkuituak (sakagailuak, txirrinak...), oinarrizko argiteria zirkuituak eta fluoreszenteak (etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak lurreko konexioarekin edo gabe, lanparak, pitzarazgailuak...).

2.–Iturgintzako instalazioen mantentze-lanak: komun-ontziak, txorrotak, zisternak, sifoiak etab.

3.–Berotzeko eta girotzeko zirkuituen mantentze-lanak, zirkuituak airez betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai bereziak, iragazkiak, txirrikak, motorrak etab.

4.–Zurgintzako instalazioen mantentze-lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak, bonbinak eta pertsianak, eta elementuak aldatu edo berritzea.

5.–Pintura: motak, produktuak, erremintak eta aplikazioa.

6.–Lorezaintza: lorezaintzari buruzko oinarrizko ezagutza.

7.–Igeltserotza: materialak, tresnak, nahasketak.

8.–Arlo hauetako lanetan erabili behar diren materialak eta tresnak ezagutu eta maneiatzea: igeltserotza, pintura, iturgintza, berokuntza eta girotzea, elektrizitatea, zurgintza eta beste mantentze-lan batzuk.

9.–Laneko arriskuen prebentzioko arauen oinarrizko ezagutza. Segurtasun neurriak. Norbanakoa babesteko ekipoak.

10.–Lehen osasun laguntzak edo sendaketak.

11.–Suteak atzemateko eta itzaltzeko ekipoak.

Iragarkiaren kodea: L1511211