1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
290/2015 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Iruñeko “Vázquez de Mella” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoari “Vázquez de Mella-Bayonne” berariazko izena esleitzen diona.
Ikusita Iruñeko “Vázquez de Mella” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoko kontseiluak hartutako erabakia, Hezkuntzako Departamentu honek eskaturik, non proposatzen baitu bere izena “Vázquez de Mella-Bayonne” izen berria baimendu dadila, 2015/16 ikasturtean eredu eleaniztun berri bat ezarriko baita, frantsesa bigarren hizkuntza gisa erantsita.
Ikusita Iruñeko Udalaren Hezkuntza eta Kultura Alorrak txostena egin duela eskatutako aldaketaren alde, irizten baitu eredu eleaniztun berria ezartzeak ematen dion ezaugarri berezia nabarmendu gogo dela, hots, frantsesa bigarren hizkuntza gisa ezartzea, Iruñerekin senideturik dagoen Frantziako hiriaren izena haren izenari erantsita.
Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Eskola Publikoetako, Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Erregelamendu Organikoa onesteko otsailaren 10ean emandako 24/1997 Foru Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera,
Eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Baimena ematen da Iruñeko “Vázquez de Mella” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoaren berariazko izena aldatu (ikastetxearen kodea: 31004706), eta “Vázquez de Mella-Bayonne” jartzeko; horrenbestez, administrazio-ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, hau izanen da ikastetxearen izen osoa: “Vázquez de Mella” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa.
2. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
3. Administrazioaren ebazpen honen kontra, orobat, administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpenaren berri eman eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
5. Ebazpen hau igortzen zaie ikastetxeko eskola-kontseiluko buruari, Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Alorreko buruari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntza Baliabideen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Araubide Administratiboaren Atalari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.
Iruñean, 2015eko ekainaren 16an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.
Iragarkiaren kodea: F1509690