155. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Herrilurra desafektatzeko espedientea. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2015eko uztailaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azkoiengo 5. poligonoko 5049. lurzatian 2.000 m²-ko herrilurra desafektatzeko espedientea, gero Luis Alonso Ezpeletari erabilera laga beharrez, gune zoologikoa (zakurtegia) paratu eta garatzeko.

Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Azkoienen, 2015eko abuztuaren 3an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1511188