2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Aldaketa xehakatua Hirigintzako Udal Planean, Eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 8, 19, 22, 23, 24bis eta 26. artikuluei dagokienez, Udalak berak sustatua. Behin betiko onespena
Orkoiengo Udalak, 2015eko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehakatua Udal Planean, Eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 8, 19, 22, 23, 24bis eta 26. artikuluei dagokienez, Udalak berak sustatua.
Argitara ematen da, onetsitako aldaketaren testuarekin batean, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoa betez.
Orkoienen, 2015eko uztailaren 27an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
ERANSKINA
Onetsitako aldaketa
ARAUDIA
8. artikulua. Gorputz eta elementu irtenak, sarguneak.
Gorputz irtenak dira eraikinaren bolumena zehazten duen planotik ateratzen direnak, eta betiere bizitzeko edo okupatzeko egokiak direnak. Itxiak, erdi itxiak edo irekiak izan daitezke.
Elementu irtenak dira eraikuntzako elementuak edo apaindurarako erabiltzen direnak, betiere bizitzekoak edo okupatzekoak ez badira; hala nola zokaloak, teilatu-hegalak, pergolak, markesinak, eguzki-oihalak etab.
Gorputz irtenak ez dira soto, erdisoto eta beheko solairuetan baimentzen, arauetan edo haien aurreikuspenak garatzen dituzten plan edo xehetasun azterlanetan ezarritako lerrokadura ofizialari dagokionez.
Gorputz irtenak lehen goiko solairutik goiti paratzen ahalko dira. Hegalkinaren gehieneko neurria fatxadak aitzinean duen karrika edo espazio publikoaren zabaleraren araberakoa izanen da (a):
- a > = 10 m: 120 cm
- 4 < a < = 10 m: 50 cm
- a < = 4 m: Debeku dira gorputz irtenak.
Hegalkinak lurzatiaren lerrokaduratik ateratzen ez badira, 90 cm-ko gehieneko sakonera baimenduko da haiendako.
Soto, erdisoto eta beheko solairuetan baimentzen dira elementu irtenak, gehieneko irtenunea 0,12 m-koa izanik, zokaloak, kanpo estaldurak etab. eratzean.
Beheko solairuetan, espazio publikoaren gainera ateratzen ez bada, baimenduko da etxebizitzaren sarbide nagusia babestea edo elementu bereziak elementu edo gorputz irtenekin eratzea, irtenunea ateratzen ez bada gorputz irtenetarako baimendu baino gehiago eta luzera osoa fatxadaren %50 baino gutiago bada.
Salbuespenez, eta ordenantza berariazkoak arautzen ez duenean, Udalak baimentzen ahalko ditu espazio publikoaren gainera ateratzen diren irtenuneak, tipologia tradizionaleko etxebizitza familia bakarren sarbide nagusia babesteko, betiere betetzen badira markesinei buruz 26. artikuluak ezartzen dituen baldintzak, eta talkarik egiten ez badute irisgarritasunari edo erabilerari buruzko bertze araudi batzuekin, ezta ibilgailuen trafikoan edo bertzelako zerbitzuekin ere. Haien gehieneko zabalera izanen da atearen hutsartearena gehi 30 cm alde bakoitzean, eta betiere bi isurkirekin gauzatuko dira, bistako zurezko egitura eta estalkiaren koloreko teilazko akabera dutela.
Beheko solairutik goiti baimenduko da elementu irtenek eta teilatu-hegalek izatea gorputz irteneterako baimendu bezainbat hegalkin.
Sarguneak baimentzen dira gehienez ere fatxadaren hereneko luzeran eta mugarik gabe sakonera aldetik.
Eraikinetako sarguneei dagozkien mugak eraikinen beheko solairuei baizik ez zaizkie aplikatuko.
Eraikinaren fatxadako atzeraemanguneak ez dira sargunetzat hartuko, horiek estalirik daudelarik eraikinaren fatxada lerrotik lerrokadura ofizialeraino, eta eraikuntzaren eraikuntza elementuren bat dagoelarik sargunearen bi aldeetara, eta lerrokadura ofizialean.
Espazio publikoen aitzinean dauden lerrokadura ofizialetan, fatxaden atzeraemanguneak ez dira baimenduko beheko solairuaren mailan.
Ordenantza hau aplikatuko da araudi estetikoak baimentzen duen kasuetan.
19. artikulua. Eraikinen fatxadetako obra eta instalazioak.
Orokorrean, ez da baimenik emanen eraikin kolektiboen fatxadetan obra edo jarduketarik egiteko, haien aldaketa badakar, izan material eta kolore ezberdinak erabiltzeagatik izan fatxadaren jatorrizko diseinua aldatzeagatik.
Udalak zenbait aldaketa egiteko baimena eman dezake, baldin eta haien ondorioz fatxadaren edo eraikinaren osotasunari modu homogeneoan eragiten bazaio eta, Udalaren ustez, konponbide onargarria bada estetika aldetik. Horretarako, ukitutako jabeek konpromisoa eta adostasuna agertu beharko dute lehenik.
Etxebizitza kolektiboetako eraikinen fatxadetan, homogeneotasuna orobat gordeko da beheko solairuetan ere, are merkataritzako lokalenek direlarik ere; haietan, goiko solairuetan erabilitako kolore bera erabiliko da, orokorrean, edo gama bereko bat. Kontrastean pintatuak erabiltzea baimentzen da, merkataritzako lokalaren fatxadaren %25 baino gehiago okupatzen ez badute, gehienez ere bi zerrendatan ezarririk.
Homogeneotasun hau konplitzetik salbuesten da Etxauriko errepidearen aldera eta Txapelategi eta Martxoaren 8a karriketan dauden merkataritzako lokalen fatxada.
Halaber, orokorrean ez da baimenik emanen etxebizitza kolektiboen fatxaden gainean instalaziorik paratzeko, hodiak edo bertzelako elementuak izan.
Salbuespenez, aire girotuko aparatuak paratzen ahalko dira; horiek, nahitaez, balkoien barnean ezarri behar direnez, balkoiek karel itsua badute, horren gibelean gorderik egon beharko dute kanpoko ikusmiratik. Hala ez bada, Udalak ezarriko ditu elementu hauek balkoien barnean kokatzeko baldintzak.
Eraikinen antzinatasuna dela eta, ezin bada halako instalazio batzuk modernizatu edo gaurkotu eraikinaren fatxadari eragin gabe, Udalak fatxada gaineko instalazioak jartzeko baimena eman dezake, komenigarri iruditzen zaizkion baldintzak aitzinetik ezarrita.
22. artikulua. G1 gradua. Babes osoa. 1. ordenantza.
22.9. artikulua.
Elementu irtenak.–Elementu irtenak dira halako eraikuntzako edo apaingarritako elementuak, betiere bizitzeko edo okupatzekoak ez badira, alegia, zokaloak, teilatu-hegalak, eguzki-oihalak etab.
Soto, erdisoto eta beheko solairuetan ez da libre eraikuntzaren osagai irtenik ateratzea fatxadako lerrokaduratik kanpora.
Eguzki-oihalak.–Debeku dira eguzki-oihalak.
Errotuluak.–Baimendurik daude fatxadetako errotuluak, honako ezaugarri hauek izanez gero:
–Fatxadari atxikiak egon behar dira, eta ertza 3 cm aterako da gehienez ere.
–Gehieneko azalera = 1 m/².
–Errotuluen arteko gutieneko tartea = 1,5 m.
–Kolore soilak eta kalitatezko diseinua. Debeku dira argi-errotuluak, salbu eta zerbitzu publiko, botika eta abarretarako.
–Fatxadaren antolamendu orokorra itsusten ez duten tokietan ezarriko dira.
–Espaloitik gutienez ere 2,50 m-ko garaieran paratuko dira.
–Ez da libre izanen errotulua fatxadaren gainean letrak pintatuz paratzea.
Fatxadei atxikitako farolak.–Balkoiak adina ateratzen ahalko dira, betiere espaloien sestretatik gutienez 2,20 metro goitiago kokatzen badira.
Ate zabukariak.–Debeku da beheko solairuko ate eta leihoetako orriak kanpora biratzea, salbu eta jabegoaren barnean biratzen direnean, espaloian sartu gabe.
Inpostak, harkantoiak eta erlaitzak.–Fatxadaren lerro osoan para daitezke; irtengunea gehienez ere 15 cm-koa izan daiteke.
Balkoi eta teilatu-hegaletan, hegalkin onartuaren barrenean sartuko dira moldura guztiak.
Fatxadari atxikitako elementuak.–Debeku dira fatxadari atxikitako eta barnealdeko lerrokaduretatik kanpo gelditzen diren irtenune jarraituak, hala nola tximiniak edo bertzelakoak.
23. artikulua. G2 gradua. Ingurumenaren babesa. 2. ordenantza.
23.9. artikulua.
Elementu irtenak.–Elementu irtenak dira halako eraikuntzako edo apaingarritako elementuak, betiere bizitzeko edo okupatzekoak ez badira, alegia, zokaloak, teilatu-hegalak, eguzki-oihalak etab.
Soto, erdisoto eta beheko solairuetan ez da libre eraikuntzaren osagai irtenik ateratzea fatxadako lerrokaduratik kanpora.
Eguzki-oihalak.–Debeku dira eguzki-oihalak.
Errotuluak.–Baimendurik daude fatxadetako errotuluak, honako ezaugarri hauek izanez gero:
–Fatxadari atxikiak egon behar dira, eta ertza 3 cm aterako da gehienez ere.
–Gehieneko azalera = 1 m/².
–Errotuluen arteko gutieneko tartea = 1,5 m.
–Kolore soilak eta kalitatezko diseinua. Debeku dira argi-errotuluak, salbu eta zerbitzu publiko, botika eta abarretarako.
–Fatxaden antolamendu orokorra itsusten ez duten tokietan ezarriko dira.
–Espaloitik gutienez ere 2,50 m-ko garaieran paratuko dira.
–Ez da libre izanen errotulua fatxadaren gainean letrak pintatuz paratzea.
Fatxadei atxikitako farolak.–Balkoiak adina ateratzen ahalko dira, betiere espaloien sestretatik gutienez 2,50 metro goitiago kokatzen badira.
Ate zabukariak.–Debeku da beheko solairuko ate eta leihoetako orriak kanpora biratzea, salbu eta jabegoaren barnean biratzen direnean, espaloian sartu gabe.
Inpostak, harkantoiak eta erlaitzak.–Fatxadaren lerro osoan para daitezke; irtengunea gehienez ere 15 cm-koa izan daiteke. Balkoi eta teilatu-hegaletan, hegalkin onartuaren barrenean sartuko dira moldura guztiak.
Fatxadari atxikitako elementuak.–Debeku dira fatxadari atxikitako eta barnealdeko lerrokaduretatik kanpo gelditzen diren irtenune jarraituak, hala nola tximiniak edo bertzelakoak.
24. artikulua. G4 gradua. Alde Zaharreko babes eremuak. 4. ordenantza.
24.9 artikulua.
Elementu irtenak.–Elementu irtenak dira halako eraikuntzako edo apaingarritako elementuak, betiere bizitzeko edo okupatzekoak ez badira, alegia, zokaloak, teilatu-hegalak, eguzki-oihalak etab.
Soto, erdisoto eta beheko solairuetan ez da libre eraikuntzaren osagai irtenik ateratzea fatxadako lerrokaduratik kanpora.
Eguzki-oihalak.–Establezimenduetako eguzki-oihalak ezin izanen dira atera 80 cm baino gehiago; errespetatu beharko dira lehendik dauden arbola eta farolak, eta gutieneko garaiera 2,50 m izanen da, zatirik beherenean, zintzilik gelditzen diren oihal zatiak kontuan harturik.
Errotuluak.–Baimendurik egonen dira irizpide orokorra betetzen duten errotuluak (26. art.).
Fatxadei atxikitako farolak.–Balkoiak adina ateratzen ahalko dira, betiere espaloien sestretatik gutienez 2,20 metro goitiago kokatzen badira.
Ate zabukariak.–Debeku da beheko solairuko ate eta leihoetako orriak kanpora biratzea, salbu eta jabegoaren barnean biratzen direnean, espaloian sartu gabe.
Inpostak, harkantoiak eta erlaitzak.–Fatxadaren lerro osoan para daitezke; irtengunea gehienez ere 15 cm-koa izan daiteke.
Balkoi eta hegaletan, onartutako hegalkinaren barrenean sartuko dira moldura guztiak.
Fatxadari atxikitako elementuak.–Debeku dira fatxadari atxikitako eta barnealdeko lerrokaduretatik kanpo gelditzen diren irtenune jarraituak, hala nola tximiniak edo bertzelakoak.
24.bis artikulua. Kupueta ingurua.
24.bis.4 artikulua. Fatxadaren materialak eta koloreak.
Inguruko eraikinetako irizpideak erabiliko dira konposizioari dagokionez.
Fatxadako materialak: Horma-atal bertikalean kolore bakarra erabiliko da, zokaloetan izan ezik. Fatxadetan material hauek erabil daitezke:
–Horma-atal bertikalak:
- bistako adreilua, kolore argikoa, porlan griseko morteroarekin hartua. Debeku da fabrikak edo albo-junturak pintatzea.
- Mortero hidrofugoa edo kolore homogeneoz zarpiatuak.
–Zokalo eta eskailerak: mortero hidrofugoa edo kolore homogeneoz zarpiatuak.
Fatxadaren koloreak.
–Morterozko horma-atal bertikalak eta zokaloak baizik ezin dira pintatu.
–Etxesaileko lerrokadura bakoitzean kolore bakarra erabiliko da. Salbuespen gisa, bi kolore erabil daitezke etxesail berean, kolore bakarra erabiltzen bada elkarren segidako gutxienez ere hiru atariri dagokien fatxadan.
–Etxesail bakoitzean kolore bakarra erabiliko da edo gama bereko konbinazio kromatikoa.
–Etxe-sailean dauden auzo elkarteek onesten ahalko dute, modu homogeneoan, orokorrarekin konbinaturiko kolorea; behe aldearen pintaketa akordio horri lotu beharko zaio, baina horretarako kopia izan beharko da. Kolore bakarra erabiliz gero, konbinazioaren kolore argia baino ezin izanen da erabili.
–Bi koloreak erabiltzen badira, kolore iluna merkataritzarako etxabeak dituzten eraikinetako beheko solairuetan baizik ez da erabiliko, eta zokalo nahiz eskaileretan. Halakoetan, merkataritzarako etxabearen goiko aldea, hau da, lehen solairuko forjatuari dagokion hori, kolore argiarekin pintatuko da, etxebizitza multzo osoa inguratuko duen azpadura sortuz. Azpadura horrek neurri bera izanen du fatxada osoan eta errotuluak paratzen ahalko dira bertan. Beheko solairuan kolore ilunagoa erabiliz gero, hura garaiera osoan zabaldu behar da, espaloiarekiko topagunetik azpaduraraino, espresuki bazter utzirik zerrenda edo tarte bereiziak.
–Beharkizun horretatik salbuetsirik geldituko dira Etxauriko errepidera jotzen duten merkataritzako etxabeak.
24.bis.6 artikulua. Apaingarritako elementu irtenak.
Eguzki-oihalak.–Establezimenduetako eguzki-oihalak ezin izanen dira atera 80 cm baino gehiago; errespetatu beharko dira lehendik dauden arbola eta farolak, eta gutieneko garaiera 2,20 m izanen da, zatirik beherenean, zintzilik gelditzen diren oihal zatiak kontuan harturik. Kolore bakarrekoak izanen dira eta kolore bat erabiliko da etxesaileko lerrokadura guztian. Atariko buruek hautatutako soluzioa zein den adierazi eta sinatuko dute, nork bere atariko bizilagunen izenean, eta agiriaren kopia aurkeztuko diote Udalari.
Errotuluak.–Baimendurik egonen dira irizpide orokorra betetzen duten errotuluak (26. art.).
Ate zabukariak.–Debeku da beheko solairuko ate eta leihoetako orriak kanpora biratzea.
Inpostak, harkantoiak eta erlaitzak.–Fatxadaren lerro osoan para daitezke; irtengunea gehienez ere 15 cm-koa izan daiteke.
Fatxadari atxikitako elementuak.–Debeku dira fatxadari atxikitako eta barnealdeko lerrokaduretatik kanpo gelditzen diren irtenune jarraituak, hala nola tximiniak edo bertzelakoak.
26. artikulua. Babesteko eta apaintzeko irizpideak.
–Markesinak:
euskarri bertikalik gabe proiektatuko dira, gutienez 2,50 m-ko garaiera izanen dute espaloiko sestratik neurtuta, eta espaloiaren zabalera baino 20 cm gutiago atera ahal izanen dira; nolanahi ere, inoiz ez dira 1 m baino gehiago aterako.
Arbolarik, kale-argirik eta abarrik dagoenean, batetik bertzera gutienez 1 m bereiziko dira.
–Inpostak eta erlaitzak:
Gorputz irtenetako inpostak eta erlaitzak ez dira inola ere izanen 0,20 m baino luzeagoak, onartzen den hegalkinetik harata. Balkoi eta teilatu-hegaletako moldurak oro hegalkin onartuaren barnekotzat hartuko dira.
–Portadak eta erakusleihoak:
portadak eta erakusleihoak, eraikineko beheko solairuan, fatxadako hormatik kanpora gehienez ere 10 cm ateratzen ahalko dira.
–Errotuluak:
orokorrean, baimendurik daude fatxadako errotuluak, honako ezaugarri hauek izanez gero:
- Fatxadari atxikiak egon behar dira, eta ertza 12 cm aterako da gehienez ere.
- Azalera eraikigarria, gehienez = 2 m/².
- Errotuluen arteko gutieneko tartea = 1,5 m.
- Kolore soilak eta kalitatezko diseinua. Argiztatuak ere izan daitezke.
- Fatxadaren antolamendu orokorra itsusten ez duten tokietan ezarriko dira.
- Espaloitik gutienez ere 2,50 m-ko garaieran paratuko dira.
- Ez da libre izanen errotulua fatxadaren gainean letrak pintatuz paratzea.
–Fatxadekiko perpendikularrak diren farol eta errotuluak:
debeku da farolak eta errotuluak paratzea fatxadarekiko perpendikularrak badira, gizarte intereseko elementuen seinaleak eta argiteria publikoa izan ezik. Halakoetan, elementuen irtengunerik handiena 60 cm-koa izanen da gehienez ere, balkoietan eta begiratokietan onartu bezalakoa, eta betiere espaloien sestretatik 2,50 m-ko garaieran beharko du egon gutienez.
–Eguzki-oihalak:
establezimenduetako eguzki-oihalak ezin izanen dira atera espaloitik haratago, zintarriaren 0,20 m-ak kenduta; errespetatu beharko dira lehendik dauden arbolak eta kale-argiak eta gutieneko garaiera 2,20 m izanen dute, zatirik baxuenean, zintzilik gelditzen diren oihal zatiak kontuan harturik.
Material zurruneko elementu babesgarriak ez dira eguzki-oihaltzat hartuko, are egitura desmuntagarria badute ere; hortaz, ezin dira paratu ez kanpoko fatxadetan ez eta barneko patioetan edo toki irekietan ere.
Iragarkiaren kodea: L1510864