2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Aldaketa, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Olaztiko Udalak, 2015eko apirilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, erabaki zuen onestea Olaztiko Udalaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren testuan egin aldaketa, 40. eta 46. artikuluei buruzkoa dena, herrilurretako aprobetxamenduei dagokien eta tarifen eranskinean adieraziko diren kanonak ezarri eta aplikatzeko asmoz.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, 2015eko apirilaren 27ko osoko bilkuran Udalak erabakitako hasierako onespena 2015eko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n, baita Olaztiko Udalaren iragarki oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.
Kontuan harturik inork ez duela erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu erregelamenduaren arabera jendaurrean egon den aldian.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluan xedatuaren arabera, administrazio xedapen orokor honen behin betiko onespenaren kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Olaztin, 2015eko abuztuaren 3an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.
ERANSKINA
Aldaketa, Olaztiko Udalaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 40. eta 46. artikuluetan, dagokien eta tarifen eranskinean adieraziko diren kanonak ezarri eta aplikatzeko asmoz
40. artikulua. Herrilurretan larratzen diren azienda guztiak herriko abeltzainenak izanen dira.
Goragoko araudiek behartzen dituzten azienda guztiek belarritako elektronikoa eraman behar dute eta aziendaren saneamenduaren frogagiria izan beharko dute, indarrean izan ere. Behor aziendarendako nahitaezkoa izanen da urteko desparasitazioa, eta zehaztuko beharko dira desparasitatzeko produktua eta tratamenduaren data.
Azienden jabeek urtero ordaindu beharko dute ordenantza honen eranskinean ezarri kanona edo prezioa. Prezio horiek urtero berrikusten ahalko dira, baita aldatu ere osoko bilkuran erabakita.
Azienda mendiratu aurretik, Udaletik pasatuko da, sartzen diren abelburuen kopurua jasota gera dadin, belarritako elektronikoaren zenbakiarekin eta eskatzen diren osasun ziurtagiriekin.
Horretarako paratu den edo Udalak finkatu duen itxituran markaturiko mugetatik kanpora aurkitzen diren azienda guztien jabeei zehapen espedientea irekiko zaie; zehapena 40 euro izanen da abelburuko. Udalak horren gaztigua ematen dienetik, hiru egun natural izanen dituzte eramateko.
46. artikulua. Etxeko egurrarengatik ordaindu beharreko kanona ordenantza honen eranskinean ezarri dena izanen da.
Olaztiko Udalak etxeko egur lote bakoitzeko kanona aldatzen eta/edo eguneratzen ahalko du, osoko bilkuran onetsi ondoren, horretarako kontuan hartuz loteak markatzearen eta bideak konpontzearen kostuak eta lanak sortutako beste kostu batzuk, betiere behar bezala justifikatzen badira eta zuzenean loteei egozten ahal bazaizkie.
TARIFEN ERANSKINA
–Herrilurretako aprobetxamenduengatiko urteko kanona (20. artikulua): 44,20 euro, hektarea bakoitzeko. Kanona hilabeteka hainbanatuko da, emakiden altarik edo bajarik gertatzen bada ekitaldian.
–Azienden jabeek ordaindu beharreko kanona (40. artikulua):
- Behi azienda: 6 euro, buruko.
- Behor azienda: 4 euro, buruko.
- Ardi azienda eta ahuntz azienda: 0,75 euro, buruko.
- Ardi azienda bakarrik gauez eramaten bada mendira, tasa 0,50 euro izanen da buruko.
Kanona, egur lote bakoitzeko (46. artikulua): 25 euro.
Kanona bi zatikitan ordainduko da. 10 euro ordainduko dira, lotearen eskaera egitean, eta gainerakoa, berriz, zozketaren egunean. Zozketara ez doazen pertsonei ez zaie itzuliko hasieran ordaindu duten diru-kopurua.
Iragarkiaren kodea: L1511180