155. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Diru-laguntzen gaineko ordenantza orokorraren 29. artikuluan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko uztailaren 28an egindako osoko bilkuran, aldaketa aho batez onetsi zuen, hasiera batean, Noain Elortzibarko Udalaren diru-laguntzen gaineko ordenantza orokorraren (40 zenbakiko ordenantza) 29. artikuluan.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak aurkezteko aukera izan dadin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.

Noain Elortzibarren, 2015eko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1511164